https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gosari Osasuntsuenak... Kirikiño Ikastolan

Gosari osasuntsu bat./
Gosari osasuntsu bat.

Kontsumo, Elikadura Segurtasuna eta Nutrizioaren espainiar Agentziaren arabera, 6 eta 9 urte bitarteko haurren %97a era honetako gosaririk gabe abiatzen da ikastetxera

ELCORREO.COM

Gosari osoa egiteak daukan garrantzia eztabaidaezina da. Gauzak horrela, Kaiku eta Ikastolen Elkarteak abian jarri dute Gosari Osasuntsuak proiektua, Bizkaiko 400 bat ikasleei zuzenduta. Ekimen honek jarduera teoriko-praktikoak izan ditu, eta baita lehiaketa bat ere. Honetan, ikasleek neurri errealeko behi bat margotu behar izan dute eta ekintza honen bitartez, osasuna, elikatze osasuntsua eta gazteen arteko talde-lana bezalako balioak berriro ere sustatzea bilatu du enpresa sustatzaileak.

Sei izan dira parte hartu duten ikastolak: Betiko, Urretxindorra, Ander Deuna, Bihotz Gaztea, San Nikolas eta Kirikiño. Azken hau izan da lehiaketaren irabazlea eta sari modura 500 euroko txeke bat jaso du Bilboko Txurdinaga auzoan dagoen ikastolan bertan ospatutako jarduera batean.

Ekimen honen bitartez, hitzaldiak eskaini dituzte, eta hauetan, eguneko lehenengo jatordua nolakoak izan behar duen azaldu die ikasleei. Jatordu honek honakoa izan beharko luke: esneki bat, zereal mota bat, eta fruta bat, baina AECOSAN, Kontsumo, Elikadura Segurtasuna eta Nutrizioaren espainiar Agentziaren arabera, 6 eta 9 urte bitarteko haurren %97a era honetako gosaririk gabe abiatzen da ikastetxera.

Gosari osoa eta orekatua ez egitea da, egun ikasleen %20arengan eragin eta gora doan, haur loditasunaren arrazoi handienetakoa. Ikasleen %4,2a joan ohi da baraurik eskolara. Haurren arteko gehiegizko loditasuna %23tik gorakoa da.

Ikastetxe hauetako bakoitzean, Kaiku eta Ikastolen Elkarteak klase praktiko batekin osatu dute proiektua, non parte hartu duten ikasleek gosari handi bat antolatu duten jasotako ezagupenak praktikan jarriz.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos