Borrar
Gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa errazteko ikastaroa, Gernikan

Gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa errazteko ikastaroa, Gernikan

Hortaz aparte, Busturialdeko gazteria zerbitzuek lan arriskuen prebentzioko ikastaroa antolatu dute Bermeon. Bi ikastaroak maiatzean izango dira

El Correo

Domingo, 28 de abril 2019, 02:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea bilatuko du Busturialdeko gazteria zerbitzuak maiatzaren 6tik ekainaren 14ra ospatuko duen ikastaroan. Ekimena 'Lana bilatzea, lana da' programaren barne dago sartuta eta Gernikan izango den zeinu hizkuntzako hasiera mailako ikastaro trinkoaz aparte, laneko prebentzioko oinarrizko ikastaroa eskainiko du Bermeon.

Esan bezala, zeinu hizkuntza hasiera mailako (A1-A2) ikastaroa eskualdeko gazteei zuzenduta dago eta maiatzaren 6tik ekainaren 14ra izango da (09:30-13:30), Gernika-Lumoko Urremendi Landa Garapen Elkartearen egoitzan, hots, Merkatu plazan. Matrikula egiteko epea zabalik dago apirilaren 29ra arte. Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du (120 ordu presentzial gehi 20 ordu ez presentzial), eta 15 ikaslek hartu ahal izango dute parte, gehienez.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa, eta helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko harremanak aberastea, komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtuz, elkarren arteko harremanak aberasteko helburuarekin.

Bestalde, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa 60 ordukoa izango da, eta bereziki zuzenduta dago eskualdeko gazte langabeei eta eraikuntzako eta metalgintzako langileei. Ikastaroaren helburua da aipaturiko bi sektoreetako lan hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea.

Prestakuntza ikastaro hori, berriz, maiatzaren 13tik 31ra emango da, Bermeoko Merkatu plazan, Behargintzaren ondoan, 09:30etik 13:30era. Euskal Herriko Eraikuntzako Lan Fundazioko irakasleek emango dute ikastaroa, eta izena emateko epea maiatzaren 6ra arte edo plazak bete arte egongo da zabalik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios