Borrar
Directo La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Getxoko autozinema bezalako irudia aurkeztuko du larunbat honetan Gorlizeko parkingak. Pankra Nieto

Gorlizek bere auto-zinema estreinatuko du larunbatean

Hondartzako parkingean 'Volando juntos' filma proiektatuko da, 22.00etatik aurrera. Aurretik sarrerak eskuratu behar dira Kultur Etxean edo telefono bitartez

Asteartea, 18 abuztua 2020, 23:31

Comenta

Eta bat-batean, argiak amatatuko dira Gorlizen. Momentu horretan hamaika begi pantaila handi batera zuzenduko dira, filmaren protagonistak izango direnek bere burua aurkezten duten bitartean; nahiz eta maiz horrelakorik ez den ematen, zuzenean ekintzara jotzen baitute. Aurrean, ikusleak, non eta kotxeetan pelikula ikusten. Bai, atzerrian horren ohikoa den irudi hori –nahiz eta hemen, Getxon bertan, autozinema bat dagoen- orain Gorlizen emango da, birusa dela-eta kulturarekin lotutako planei eusteko irtenbide bat izanik.

Esan bezala, iluntasuna erabatekoa izango da udalerrian. Ez guztian, pantaila jarriko den esparruan bakarrik. Kasu honetan, ahalik eta zabalena izateko, hondartzaren ondoan dagoen parkingean jartzea erabaki da, laua eta kopuru handia hartzeko aukera ematen duena. Eta aurreneko proiekzioa laster izango da, larunbat honetan bertan, 22.00etan. Estreinaldirako hautatutako filma 'Volando juntos' da, iaz pantaila handira saltoa egin zuen lana. Hori ikusteko, aurretik sarrerak eskuratu beharko dira Gorlizko Kultur Etxean (8.30etatik, 14.00etara) edo telefonoz (688625067 eta 946774000).

Nicolas Vanierrek zuzendutako lan honetan, errealitatean oinarritutako istorio bat aurkezten zaigu. Christian zientzialaria da, antzarren inguruan murgildu egiten dena bere lanean. Bere semeak, ordea, bideojokoetan ematen du denbora gehiena, senideetatik urrunduta. Bien arteko erlazioa estutzeko asmoarekin, aitak plan bikaina proposatuko dio: galzorian dagoen espeziea salbatzea. Abentura horretan Europa zeharkatuko dute, baina ez modu normal batean, baizik eta airetik, hegan egiten duen gailu berezi batean. Lortuko dute espeziea salbatzea?

Argi dagoena da, larunbat honetan Gorlizen sortuko den atmosfera berezia izango dela, zinema batena bezalakoa. Gainera, egungo egoera kontutan hartuta, non eta segurtasun neurriak indartu diren positiboak murrizteko asmoarekin, publikoaren arteko distantzia modu ezin hobean ziurtatzen duen aukera da honakoa. Beste kontu interesgarria, zaporetsua. Izan ere, 'menu' honetan janaria ere izango da. Hurbiltzen direnek aukera izango dute bertan jarriko diren standetan era askotako jakiak eskatzeko, filmak irauten duen 113 minutuetan hartuko dituztenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gorlizek bere auto-zinema estreinatuko du larunbatean

Gorlizek bere auto-zinema estreinatuko du larunbatean