Gorbeialdiko Kuadrillak kudeatuko du Aramaion ekintzaileei laguntzeko programa
Langabezian dauden eta euren negozioa martxan jarri nahi duten pertsonei zuzenduko dizkie laguntzak Lanbidek
Paul Picado
Domingo, 21 de noviembre 2021, 02:38
Gorbeialdeko Kuadrilla kudeatuko du Aramaion Lanbidek ekintzaileei laguntzeko abian jarri duen 2021-22 programa. Horrela, langabezian dauden eta euren negozioa martxan jarri nahi duten pertsonei zuzenduta daude. Ekintzaileak bi motatakoak izan daitezke, eta laguntza teknikoaz gain, diru-laguntza ere jasoko dute.
Publicidad
Programan parte hartzeko Gorbeialdeko Kuadrillara jo beharko da, bai zuzenean, Murgiako Udaletxe plazara, bai 945 430 167 telefonora. Baina hirugarren aukera ere badago; ekonomia@gorbeialdea.eus helbidera mezu elektronikoa bidaltzea, alegia, Oihanaz galdetuz.
Esan bezala, ekintzaileak bi motatakoak izan daitezke. Alde batetik, oraindik ekintzaileak ez direnak, baina ekiteko asmoa dutenak. Bestetik, bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia zehaztuta duten ekintzaileak.
Ekintzailearen arabera, laguntza eta plaza kopurua desberdinak izango dira. Ekintzaileak izan nahi dutenen kasuan, enpresa-ideia garatzen lagunduko zaie, eta plaza kopurua sei pertsonakoa izango da. Bigarren kasuan, berriz, negozio-ideia abian jartzen lagunduko zaie, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emateko asmoa badute. Plaza kopurua hemen txikiagoa izango da; lau pertsonakoa hain zuzen.
Aramaion bizi diren ekintzaileak ez ezik, Arratzua-Ubarrundian, Legution, Urkabustaizen, Zigoitin, Zuian edo Otxandion bizi direnek ere Gorbeialdeko Kuadrillara jo beharko dute laguntza hori jaso nahi badute. Oraindik denbora dago eskatzeko, izan ere, hemendik bi aste ingurura amaituko da izena emateko epea; abenduaren 2an zehazkiago.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión