Borrar

«Gorbeiako gailurrera igandean egindako igoerak ELA gaixotasuna ikusarazteko balio izan du»

Euskal Herriko Amiotrofica Alboko Esklerosi Elkarteen Federaziotik gaixotasuna gizarteratu nahi dugu, bai eta gaixoei arreta emateko dirua bildu ere

ADELA EUSKAL HERRIA

Asteartea, 21 iraila 2021, 21:30

Comenta

Aurreko igandean, irailaren 19an, 'GorbELA 2021' izeneko ekitaldia ospatu genuen, Gorbeiako gailurrera igoera solidarioa. 'Tras la ELA en vela' proiektuaren hirugarren erronka da, eta proiektuaren helburua alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA) ikusaraztea eta gizarteratzea da, bai eta gaixoei arreta emateko dirua biltzea ere.

Proiektua 2018an sortu zen, 'Fisterra desafioa' izeneko proba burutu zelarik, Bilbotik, Unai Basurkok gidaturiko Pottoka belaontzian, eskalarik gabe. Tripulazio gisa izan ziren Kepa Junkera (interpretea eta konpositorea), Josu Martinez (errealizadorea), Juan Carlos Aurteneche eta proiektuaren sortzailea, ELA gaitza duen Iñaki Elorriaga getxotarra.

2019an, proiektuarekin jarraiturik, 'Abrako Triatloi Solidarioa' egin genuen Getxon, kirolari sutsuen parte-hartzearekin. 2020 urtean mendira jo nahi genuen 'GorbELA' ekimenean: gure Gorbeia mitikora igotzea erabaki zen. Pandemiaren bilakaerak, dena den, abentura hau atzeratzera behartu gintuen, eta ilusio handiagoz ekin ahal izan genion erronka honi 2021eko irailaren 19an.

Proba honetan Muruatik (Araba) abiatu zen gure taldea, goizeko lehen orduan. ELA gaitza duten lau pertsonak, Iñaki Elorriaga eta Iñaki Nieves, bizkaitarrak, Ana Mosquera, Gipuzkoarra eta Rodrigo García arabarra, bakoitza 'Joëlette' aulki berezi batean eta Montes Solidarios elkarteko kideek bultzatuta, gailurra egin zuten 12.30tan. Jaime Lafita, bazkide bizkaitarra, gainera, oinez igo zen, bere semeek lagunduta.

Deialdiaren arrakasta handia izan zen, eta COVID protokoloak ezarritako segurtasun neurriak uneoro errespetaturik, ELA gaitzaren munduko 300 pertsona bildu ginen. Gaixoak, haien senitartekoak eta lagunak, boluntarioak… gure lagunen aulkiekin batera igo ziren.

Une oro, Arabako Gurutze Gorriko mendiko talde espezializatuaren laguntza izan genuen, ekitaldia ahalik eta hobekien egingo zela bermatzeko.

Gasteizko 'Centro Asturiano Covadongak' eta 'Rte. Asturiano el Trasgu Fartónek' emandako hornidura goxoa ere gozatu genuen.

Tontorrean, adar-hotsak eta txalo artean, espedizioan parte hartu zuten pertsonek korridore bat egin zuten benetako protagonistei harrera egiteko, ohorezko aurreskua dantzatu zen, eta, azkenik, ekitaldi hunkigarri bat egin zen. Ekitaldi horretan, Iñaki Elorriagak gaixoekiko elkartasunerako deia egin zuen, eta benetako garrantzia eman zien gaixoekiko zainketa aringarriei eta familiei dakarzkien zamari.

Goranzko bidean pazienteek erakutsi zuten adorea azpimarratu nahi dugu. Adore horrek, Mendi Solidarioetako boluntarioen maisutasunak eta senide eta lagunen indarrak gure espedizioa gailurrera eraman zuten, elkartasuna eta alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA), oro har, eta zainketa aringarriak, bereziki, bistaratzeko helburuak betez.

Indarrak berreskuratu ondoren, arratsaldeko bostak aldera iritsi zen abiapuntura gure taldea eta amaitutzat eman zen ekitaldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Gorbeiako gailurrera igandean egindako igoerak ELA gaixotasuna ikusarazteko balio izan du»

«Gorbeiako gailurrera igandean egindako igoerak ELA gaixotasuna ikusarazteko balio izan du»