Borrar
Gorbeia Suzien Skyrunners World Series eta Golden Trail National Series zirkuituetarako puntuagarria izango da. GORBEIA SUZIEN

Gorbeia Suzieren lasterketa berri bat iritsiko da Gorbeialdera igandean

Aurtengo deialdian 800 korrikalari inguru batuko dira

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 24 iraila 2021, 01:27

Comenta

Gorbeia Suzieren lasterketa berri bat iritsiko da Gorbeialdera igande honetan. Hala, pandemiaren ezohiko egoera jada gaindituta, Zeanurik urteko ekitaldirik esanguratsuenetako bat berreskuratuko du. Hori dela medio, datorren asteburuan mendia eta kirola uztartzen dituzten ekitaldiak gauzatuko dituzte Arratian. Dena den, segurtasun neurriak ahalik eta zorrotzen betetzen diren bermatzeko, 200 boluntario inguru dabiltza lanean.

Asteburuko egun garrantzitsuena igandea izango da, egun horretan ospatuko baitira 31 kilometroko, nahiz 21 kilometroko lasterketak. Gorbeiako Parke Naturaleko parajeetan ibiliko dira itzulinguruka lasterkariak, tartean Gorbeia eta Aldamin igoko dituztelarik. Lasterketa luzeak 2.400 metroko desnibel positiboa aurkezten du, eta, laburrak, berriz, 1.200 metrokoa.

Gorbeia Suzien Skyrunners World Series eta Golden Trail National Series zirkuituetarako puntuagarria izango da. Aurtengo deialdian 800 korrikalari inguru batuko dira Gorbeialdean. Euskal Selekzioaren ordezkari gisa, Oihana Kortazar eta Oihane Azkorbebeitia egongo dira.

Aipatu bezala, kirola kulturarekin nahastuko da asteburu honetan. Ostiralean, esaterako, Igorreko Kultur Etxean, arratsaldeko zazpietan abiatuta, Juan Dual korrikalariaren 'Corriendo por la vida' ikus-entzunezkoa proiektatuko dute, honen ondoren mintzaldia egongo delarik ekoizpenaren inguruan.

Era berean, larunbatean etxeko txikienentzat lasterketak jorratuko dituzte, eta, gaztetxoenak herri kiroletan murgildu ahal izango dira. Arratsaldean, lasterketa nagusiko dorsalak banatuko dituzte, baita lasterketaren inguruko hitzaldi teknikoa antolatu ere. Azkenik, gauean Tio Teronen Semeak taldearen musika emanaldi batez gozatu ahal izango dute Zeanuriko biztanleek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gorbeia Suzieren lasterketa berri bat iritsiko da Gorbeialdera igandean

Gorbeia Suzieren lasterketa berri bat iritsiko da Gorbeialdera igandean