https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Good Bye, Lenin' filma emango dute asteartean Artiumen

'Good Bye, Lenin' filma emango dute asteartean Artiumen

Emanaldia 17:00etan hasiko da eta helduentzat zuzenduta dago

PAUL PICADO

Datorren asteartean Wolfang Beckerrek 2003. urtean zuzendutako 'Goof Bye, Lenin!' filma ikusgai izango dugu Artiumen. Filmeko protagonistak Daniel Brühl, Katrin Sass, Chulpan Khamatova, Marian Simon eta Alexander Beyer dira. Eszena gehienak Berlinen eta Alexanderplatz plazaren inguruan grabatu ziren. Filma helduentzat zuzenduta dago eta 17:00etan hasiko da.

Filma 1989. urteko urrian kokatuta dago eta familia baten eguneroko bizitza deskribatzen da. Garai hartan sozialismoa nagusi zen Alemaniako Errepublika Demokratikoan, eta Berlingo harresia bota ondoren kapitalismoa ezarri zen Ekialdeko Alemanian. Baina harresia bota aurretik gizartean kontraesan handiak zeuden. Alde batetik, jendea aldaketaren alde zegoen, baina bestetik, horrek arazoak ekar zitzakeen. Filmean hain zuzen ere horiek aztertzen dira.

Sozialismoak hartu zituen neurri zorrotzak eta kontsumismoa ere kritikatzen dira, baina ez dira garai horretako arazoak bakarrik aztertzen; familien arteko harremanak ere agertzen dira, hala nola belaunaldien arteko gatazkak, senideen arteko komunikaziorik eza eta elkarrekin bizitzearen zailtasunak. Azken finean, garai hartako arazoen gogoeta egiten da.

Filmeko protagonistaren ama koman sartzen da bere semea iskanbiletan sartuta zegoela ikusita, Berlingo Harresia erosi baino lehen. Zortzi hilabete geroago esnatu egiten da eta medikuak nahigaberik ez hartzeko gomendatzen dionez, amak gertatutakoaren berri ez izaten saiatuko da. Etxean dagoen bitartean gezurrak esaten dizkio, baina kalera irteten hasten denean, aldaketak gertatu direla konturatzen da. Semeak, beraz, beste gezur batzuk asmatu behar ditu.

Temas

Euskera