Borrar
Etxeko langileen sektorea kaltetua izan da Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldataren igoerekin. Rafa Gutiérrez
Lanbide arteko gutxieneko soldata hitzartzeari ezetz esan diote
Ondo pasa eta... gutxi gasta?

Lanbide arteko gutxieneko soldata hitzartzeari ezetz esan diote

Patronalak proiektuaren bideragarritasuna baztertu du (oraingoz behintzat)

Martes, 11 de febrero 2025, 00:52

Confebaskek ezezkoa eman dio lanbide arteko gutxieneko soldataren proiektuari. Euskal sindikatu nagusiak ez ziren ados jartzen 2017tik, baina euskal patronalak otsailaren 6an emandako ezezko erantzuna argia izan zen. Euskal sindikatuek proposatzen dutena zentzua du, gutxienez, zenbakiei ereparatuz. Europako Gutun Sozialaren arabera, gutxieneko soldata batez bestekoaren %60ra heldu behar da, eta EAEn ez da ezta %50ra heltzen, bataz bestekoa 2.611 eurokoa baita.

LABek gutxienekoa 1.600 euroraino igotzea proposatzen du, eta ELAk, bitartean, 1.795 eurora. Baina kontua da, bideragarria izango litzateke igoera hori? Ala utopia bat besterik ez? Haien ustez, neurri honek onura handiak ekarriko lituzke «soldata baxuenak jasotzen dituztenei». Eta zalantzarik ez dago horietako askok neurriarekin irabaziko luketela. Hala ere, beste faktore batzuk ere kontuan hartu behar dira. Ez al litzateke enplegua suntsituko nekazaritzan, garbiketan edo ostalaritzan? Adibide bat jartzearren, etxeko langileen sektoreari kalte handia egin diote gutxieneko soldataren etengabeko igoerek.

Txanponaren beste aldean, enpresaburuek diote EAEko enpresek «lan-kostu handiak dituztela» dagoeneko, eta «gizarte-kotizazioen igoerarekin eta absentismo-tasarekin batera» ezinezkoa dela soldata kopuru horretara igotzea. Emandako beste argudio bat lanaldiaren murrizketa izan da, Ministroen Kontseiluak onartutako neurri berria.

Espainiako Bankuak argitaratutako hainbat txostenen arabera, lanbide arteko gutxieneko soldata igotzen denean, enplegu kopuru handia suntsitzen da. CEPYMEk, enpresa txiki eta ertainen patronalak, ere babesten du tesi hori, argudiatzen mota horretako enpresak kaltetuenak direla, izan ere, askok ezingo liekete kostuei aurre egin.

Argi dago gutxienekoa kobratzen duten 50.000 euskal langileek gehiago irabazi beharko luketela gaur egungo bizi kostuei aurre egiteko, baina agian ezinezkoa izango da sindikatuen proposamena betetzea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Lanbide arteko gutxieneko soldata hitzartzeari ezetz esan diote