Industria beti izan da Euskadiko ehun ekonomikoaren zutabe nagusietako bat, metalurgia- eta ontzigintza-sektoreen garapen goiztiarrari esker. Gaur egun, Euskadi Espainiako erkidego industrializatuenetako bat da oraindik, makina-erreminta, automobilgintza ala siderurgia bezalako sektoreetan nabarmenduta. Hala ere, ukaezina da azken aldian une zailak bizitzen ari dela sektorea.
Publicidad
D&B Informak argituratuko txosten baten arabera, azken hamarkadan Euskadiko industria-enpresen %11 galdu egin dira. Datu horrek, lehen begi-kopean, kezkagarria iruditu daiteke, baina azaldu daiteke ere ekonomia zerbitzuen sektorera biratzen dagoelako (BPGan gero eta pisu handiagoa du), hainbeste ekonomia aurreratuetan gertatzen ari den bezala. Bestetik, esan behar da ere industria-sektoreko enpresen batez besteko tamaina handitu egin dela (hau da, konpainia bakoitzak batez beste langile gehiago ditu). Izan ere, orain dela hamar urte baino langile gehiago daude sektorean (175.784 afiliatu, eta 2014ko urtarrilean 167.123), eta horietako askok etorkinak dira.
Hala eta guztiz ere, hainbat faktorek lagundu dute industria-enpresen kopurua murrizten. Alde batetik, eskariaren ahulezia agertzen da. EAEko esportazioen %30 inguru Alemaniara eta Frantziara bideratzen dira, besteak beste. Herrialde horiek ekonomiaren hozte-aldia bizi dute, eta, ondorioz, barne-eskaria murriztu egiten da. Bestalde, pandemiaren eragina dago, non enpresa askok ixtera behartuta ikusi ziren. Bestalde, automobilgintzaren krisia ere nabaritzen da: azken aldian Bridgestoneren enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) ala Metalgroupen porrota dauzkagu adibide bezala. Azkenik, kontuan hartuta euskal industria 4.0 industriarako eta jasangarritasunerako trantsizioan murgilduta dagoela, eta horrek inbertsio handiak eskatzen dituela teknologian eta prozesu berdeetan, normala da konpainia askok (batez ere pymeak eta mikropymeak) kostuak beren gain hartu ezin izatea.
Berez, benetako galdera da: kezkagarria da? Ikuspegiaren arabera. Enpleguari dagokionez, hazi egin da, seinale positiboa. Dena den, Eusko Jaurlaritza bera, Pradales buruan, bere industria defendatzeko martxan jarri da, Industria Defentsarako Taldearen bitartez, gero eta handiagoa den protekzionismoaren eta ezegonkortasun globalaren aurrean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión