

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Argitaratzen den txosten bakoitzak agerian uzten du Euskadin arazo bat dagoela lan-absentismoari dagokionez. Datuek hala erakusten dute: Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako tasarik altuena du arlo horretan, Adecco Group Institute erakundeak 2024ko hirugarren hiruhilekoari dagokion txostenean adierazten duen bezala. Bertan jasotzen denez, euskal langileen %9,8 ez da lanera aurkezten baja medikoengatik, grebengatik, baimenengatik, istripuengatik edo beste arrazoi batzuengatik. Bitartean, Espainiako batez bestekoa %7,5koa da. Baina, zergatik hain alde handia? Arazoa argia da, baina arrazoiak ez hainbeste.
Absentzia gehienen atzean arrazoi medikoak daude. Zehazki, EAEn adostutako orduen % 7,7 galdu egin ziren 2024ko hirugarren hiruhilekoan, aldi baterako ezintasunagatik. Kontua da zifra hori beste autonomia-erkidego batzuetakoa baino askoz ere handiagoa dela; hurrengoak Nafarroa (%7) eta Murtzia (%6,4) dira.
Sektoreei erreparatuz, industria da lan-absentismoaren buruan dagoena, orduen % 10,7ko galerarekin. Atzetik zerbitzuen sektorea (%9,7) eta eraikuntza (%7,8) datoz. Eta kontuan hartu beharreko beste faktore bat: orokorrean, absentismo tasa nahikoa handiagoa da sektore publikoan (%16a alde baterako ezintasunengatik) pribatuan baino. Horrek esan nahi du funtzionarioek, lanpostua ziurtatua dutenek, gainerako langileek baino askoz ere baja gehiago eskatzen dituztela. Deigarria ezta?
Askok diote orain errazagoa dela medikuaren baja eskuratzea, baieztapen hori egiaztatzea ezinezkoa bada ere. Baina badago nabarmendu nahi dudan beste datu bat. Kasualitatez ala ez, Nafarroan eta Euskadin, herrialdeko osasun-sistemarik onenak dituzten bi autonomia-erkidegoetan -Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutu Nazionalaren (INSST) datuak dira- aldi baterako ezintasunaren indize altuenak daude, eta, ikusitakoaren arabera, ondoriozta daiteke Osakidetzako eta mutualitateetako lehen mailako arretako medikuek baja gehiago eta luzeagoak ematen dituztela. Nolanahi ere, ezinezkoa da, estatistikaz, euskaldunek gainerako espainiarrek baino askoz osasun okerragoa izatea.
Lan absentismo-tasan eragin garrantzitsua izan dezakeen beste faktore bat da aldi baterako ezintasunean soldata osatzen bada lan-hitzarmen kolektiboaren arabera. Langile ezinduak Gizarte-Segurantzaren dirulaguntza jasotzen du, baina honek ez du soldataren 100% estaltzen. Euskadiren kasuan, ordea, beste autonomia-erkidegoetan gertatzen ez den bezala, enpresek normalean Estatuaren sorospenaren eta langilearen soldataren arteko aldea ordaintzen dute, langileak soldata osoa jaso dezan. Hau da, lehen egunetik soldata osoa jasotzen du. Horrela agertzen da EAEko lan-hitzarmenen %80an, gutxi gorabehera. Honen aurrean, batek galdetu dezake: zergatik bueltatu, diru-kopuru berbera irabazten badut? Dena dela, lehenbailehen konpondu beharreko fenomenoa da, enpresen lehiakortasunean eraginik izan ez dezan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.