Borrar

Gobernuak esleitu ditu Aterpe eta Etxe irekia hartzen dituen eraikinaren eraberritze-lanak

sergio eguía

Lunes, 2 de octubre 2017, 23:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udal Gobernuak esleitu ditu Aterpeko eta Etxe Irekiko instalazioak eta Osasun Publikoaren Zerbitzua hartzen dituen eraikina eraberritzeko lanak, Goiuri kaleko 3.ean. Proiektuak irisgarritasuna hobetu nahi du, igogailua paratu eta oztopo arkitektonikoak kenduta, 361.937 euro balioko du, eta Vasco Gallega de Construcciones enpresari esleitu zaio, lanak burutzeko epea 300 egunekoa delarik.

Eraikin honetako lanak harrera eta ostatu emateko udal baliabideak egokitu eta optimizatzeko plan orokorraren baitan kokatzen dira. Ildo horretatik, Goiuri kaleko 3.ean egingo diren lanak hobekuntza nabarmena ekarriko diete instalazioei irisgarritasunari, bizigarritasunari eta osasungarritasunari dagokienez.

Dibertsitate funtzionala duten pertsonei bertara sartzeko aukera emango dien igogailua paratzeaz gain, honako hauek ere egingo dituzte lanen baitan:

Ebakuazio bideak hobetzea.

Gune batzuk prestatzea biltegirako eta ekipajea eta beste gauza pertsonal batzuk modu seguru eta higienikoan gordetzeko.

Animalientzako guneak paratzea.

Kutsadura sentsorialaren eragin dezaketen iturriak murriztea, horretarako aldatuaz leiho, ate eta beste isolamendu-elementu batzuk.

Energia-iturrien segurtasun-neurriak aldatu, modernizatu eta egokitzea.

Eskailera, korridore, eskailera-buru eta barrualdeen egokitze orokorra.

“Eraberritze-proiektuak aintzat hartu izan du uneoro eraikina erabateko irisgarritasun-baldintzez hornitzea. Hartara, Aterperen kasuan, handitu egin da komun-kopurua eta dutxatarako espazioa, erabiltzaileen intimitatearen mesedetan eta datozenak hobeto artatzeko. Aldiz, Etxe Irekian komun egokitua paratuko da, eta areagotu gainerako prestazioak, hartara sartzeko aukera erraztuz dibertsitate funtzionala dutenei”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Bestalde, Tokiko Gobernu Batzarraren azken saioan Los Molinos egoitza eraberritu eta hobetzeko proiektuaren kontratazioaren hasiera onetsi da. Los Molinos egoitzan 41 leku daude, adinekoei ostatu emateko zuzenduak.

Eraberritze-lanen xedea instalazioa Etxebizitza komunitarioen programaren arabera egokitzea da, behin Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta gizarte-zerbitzuen zorroari buruzko dekretuaren eskumenak banatu direlarik eta, horren kariaz, Gizarte Politiken Sailak bere gain hartu duelarik 1. graduko mendekotasuna duten adinekoen ardura.

Los Molinos egoitza eraberritzeko lanen lizitazioa 662.854 aurrekontua du, eta lanak gauzatzeko epea 300 egunekoa izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios