https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Go!azen musikalaren antzerkirako bertsioa, Arrigorriagan

Telesailaren bertsio honek ordu bateko iraupena izango du gutxi gorabehera eta Lonbo Aretoan eskainiko da

ELCORREO.COM

Arrigorriagako Lonbo Aretoko eszenatokiak 'Go!azen telebistatik antzokira' ikuskizuna hartuko du. Euskal Telebistako telesail arrakastatsuan oinarritutako antzerki musikal bat izango da gaurko ikuskizuna, gazteak protagonista izango dituena. Bi saio taularatuko dira: lehenengoa 17:00etatik aurrera, eta bigarrena 19:00etatik aurrera.

Antolatzaileek adierazi dutenaren arabera, Go!azen telesailaren bertsio honek ordu bateko iraupena izango du gutxi gorabehera. Jabi Elortegik, Ainhoa Aierbek eta Itziar Gómezek egin dituzte zuzendari lanak, eta honako aktore hauek parte hartuko dute: Ramón Agirrek, Asier Burguetek, Paula Etxeberriak, Aitana Etxeberriak, Aritz Mendiolak eta Markel Gajatek.

Go!azen telesaileko neska-mutilek dagoeneko Arrigorriagako gazte eta nerabeak gozarazi zituzten Euskal Astea ospatzeko urrian eskainitako karaoke bertsioarekin. Eta oraingoan, bestalde, ETBn arrakasta itzela lortu duen telesailaren antzerkirako bertsioa ikusteko aukera izango dute Lonbo Aretora hurbiltzen direnek.

Ikuskizunaren arduradunek gogorarazi dutenez, gainera, Go!azen musikalean ez dira nerabeen arteko lehenengo maitasun-istorioak, umorea eta abenturak faltako. Eta hori guztia abestiekin eta koreografiekin tartekatuta eskainiko da. Etxeko txikiek eta handiek gozatzeko moduko ikuskizun paregabea, zalantzarik gabe. Hortaz aparte, interesdunek jakin behar izango dute bertan sarrerak ez direla salgai izango, urtarrilaren 12an agortu baitziren.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos