Borrar
«Eta neska? Nork sendatuko ditu haren zauriak?».

Gizon arteko festa

Ostirala, 23 urria 2020

Comenta

Agian norbaitek pentsatu zuen Iruñean emakume bati eraso egin zion 'Manada' bakarra zela munduan, zorigaiztoak sortutako zerbait. Gizon saldo bat, gazteak baina helduak, parranda giroan, bat militarra, bestea guardia zibila, ile-moztaile bat. Patriarkatuaren gaina eta bikaina, ez bazterreko pertsona behartsuak. Eta, gainera, egindakoa inolako lotsarik gabe grabatu eta zabaldu zutenak. Gora gu eta gutarrak.

Dudarik gabe, Iruñean gertatutakoak bazituen aurrekariak, hedabideetara heldu ez baziren ere. Baina izugarrikeria hura lehendabizikotzat jotzen badugu ere, jakin badakigu geroztik beste asko gertatu direla. Oraingoz kontatu zaigun azkena, Valentziako herri batean gertatu da, gaztetxoak eta adingabekoren bat bildu zituen urtebetetze festa batean. Festa pribatu bat, beraz, ez kaleko parranda publikoa.

Hamar gizon/mutil adingabeko neska bat bortxatzen, jarraian, beste hainbat biba eta txaloak eginez. Hogei horietatik norbaitek ezagutuko zuen neska, agian auzokideak ziren edo, behintzat, norbaitek aurkeztuko zituen, esango zien neskaren izena. Baina momentu hartan, neska ez zen pertsona izendun bat, haragi pusketa bat baizik, gizonen gozamenerako tresna.

Edo agian ezta hori ere. Beharbada, gizontxo horien arteko sexu harremanak posible egiten zituen zerbait zen neska, agian benetako festa gizonen artekoa zen, nork bere zakila eskuan, bata bestearen ondoan, haragi puska horren bitartekaritzarik gabe posible izango ez litzatekeen parranda burutzen, aitzakia hori gabe jarduteak lotsa ematen dielako, homofoboak direlako…

Epaileak erabaki du bortxatzaile horietako batzuk atxilotzea, besteren bat gazteen epaitegira bidaltzea eta libre uztea txalogileak. Eta neska? Nork sendatuko ditu haren zauriak, nork garbituko dio betirako izan daitekeen orbaina? Zer egin izurri hori ekiditeko?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gizon arteko festa

Gizon arteko festa