https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak lekualdatze lehiaketa deitu du 205 langilerentzat

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak lekualdatze lehiaketa deitu du 205 langilerentzat

Adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako erizain laguntzaileena da lanpostu gehien eskaintzen duen kategoria

I.AGOTE

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) –Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa– 205 langileri eragingo dien lekualdatze lehiaketa deitu du. Langile horietatik gehienak adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako erizain laguntzaileak dira.

Hauek dira lehiaketako gainerako kategoriak: lanerako zentroko begiralea, ezgaituen egoitzetako begiralea, ezgaituen hezitzailea, mantentzeko ofiziala eta telefonozain-harreragilea.

Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatu Marian Olabarrietak ziurtatu du deialdi horren helburu nagusia GOFEko langileen borondatezko lekualdaketak erraztea dela, eta azpimarratu du azken sei urteetan kategoria horietan egiten den lehen lekualdatze lehiaketa dela.

Deialdi hori SAE (Erizaintzako Teknikarien Sindikatua), SATSE (Erizainen Sindikatua) eta ESK zentral sindikalekin adostu da,adostu ere GOFEren kudeatzailetzak eta indar sindikalek iazko irailekonegoziazio mahaian lortutako mugikortasun erabakiaren harira. Erabaki horrek zerbitzu eginkizunak ere jasotzen ditu bere barruan, bai eta irudi berri bat ere mugikortasuna sustatzeko, hala nola, trukea.

Deialdia Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) aurki argitaratuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos