https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gizakiek 500 urtetan atzeratu zuten Saharako basamortutzea

Dunak, Saharako basamortuan./Afp
Dunak, Saharako basamortuan. / Afp

Londresko Unibertsitate batean egin dute ikerketa

PAUL PICADO

Londresko ikerketa baten arabera, gizakiek ez zuten 'Sahara Berdea' hondatu; guztiz kontrakoa gertatu zen, izan ere, 500 urtetan atzeratu zuten Saharako basamortutzea. Hori da Londresko Unibertsitate batean egindako ikerketak ondorioztatu duena. Horren arabera, Ipar Afrikako lehen artzainek berriki etxekotutako espezieak erabiltzen zituzten epe luzera zegoen basamortutzeko joerari aurre egiteko.

Diotenez, garai hartan zegoen landaretza eskasa, lur lehorrak eta emankortasun txikikoak kudeatzeko modu konplexuak garatu zituzten. Horrenbestez, basamortutzea atzeratu egin zutela esan daiteke.

Duela 8.000 urte Sahara ez zen basamortua, ehiztariei, biltzaileei eta arrantzaleei laguntzen zien ekosistema baizik. Garai hartan, Ipar Afrika gaur egun baino askoz ere hezeagoa bihurtu zen, zenbait montzoirengatik. Lurreko orbita pixkanaka aldatu zenean euri kantitatea murriztu zen eta landaretza desagertzen hasi zen. Duela 5.500 urte inguru, Saharako ekosistema basamortu bihurtzen hasi zen.

Guztiz basamortu bihurtu aurretik, artzaintza (nekazari nomadak edo erdinomadak) hedatu egin zen Saharan, eta historian askotan baztertzen badituzte ere, ustez haien erruarengatik bihurtu zelako basamortua, ikerketa honen arabera, basamortutzea lehenago gertatu behar zen, baina haiek basamortutzea atzeratu egin zuten. Horrenbestez, artzainek espero gehiago iraun zuten, eta erabili zituzten teknikek ingurumen-aldaketetara egokitzen lagundu zuten ere bai.

Lehen animaliak ehizatzen zituzten eta abereak bazkatu, eta etxeko animaliak Saharatik hedatu ziren une horretan, klima gero eta ezegonkorra zen. Hala ere, artzainek aurrera jarraitu zuten.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos