https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

GILSAk web-orri berria estreinatu du, Gasteizko industrialdeei buruzko informazio osoa emateko

SERGIO EGUÍA

Gasteizko Industria Lurra (GILSA) sozietateak web-orri berria (www.gilsa.org) estreinatu du, non Gasteizen enpresa berriak ezartzeko lursailen eskaintzari buruzko informazio osoa aurki baitaiteke, eta beste argibide osagarri batzuk: gardentasun-ataria, industria lurrarekin lotutako araudiak eta GILSAk sustatzen dituen lehiaketak eta kontratuen berri.

Orobat, www.gilsa.org web-orrian industriarako lursail bat eskatzeko izapideak zein diren kontsultatu daiteke, ordaintzeko moduak, eraikitzeko baldintzak eta jarduera abiarazteko epeak. Jundizko enpresa parkea ere deskribatzen da, eta industrialdearen mapa interaktiboa eta garraio publikoari buruzko informazioa eskaintzen dira. Gardentasun-atarian, berriz, Gasteizko Industria Lurra SAren estatutuei, aurrekontuei eta kontuen kudeaketari buruzko informazioa ematen da. Euskadiko beste leku batzuetako lurren eskaintza ere eskura daiteke, eta industria sustapenaren arloko tokiko agenteen estekak.

«Joan den urtean abian jarri genuen Gasteizko Industriari Laguntzeko lehen Planak GILSAren aldeko apustua egiten du, balio handiko tresna izan baitaiteke inbertsioa sustatzeko eta gure industrialdeak erakargarriago bihurtzeko. Hori dela eta, web-orria progresiboki hobetu behar da, bertako industrialdeetan dagoeneko lan egiten duten enpresen eta gerora etorri nahi dutenen premietara egokituz», azaldu du GILSAko lehendakari Nerea Melgosak.

Webgune berria osatzeko, GILSAk aurretik zuen web-orria eguneratu da, edukiak migratuz eta horiek Udalaren www.vitoria-gasteiz.org webgunearen nabigazio-eskemara egokituz, irisgarriagoa eta arinagoa baita, eta funtzio osagarriak baititu. Migrazio eta eguneratze horiek GILSAren web-orrian egitekoak diren aldaketen hasiera dira, dituen beharrizanak betetzen joateko.

GILSA sozietate publikoa da; Gasteizko Udalak % 57,13ko partaidetza du horretan, eta SPRILUR sozietateak, % 42,87.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos