https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Ghost' musikala ikusgai Bilboko Aste Nagusian

'Ghost' musikalaren prestaketa, Euskalduna Jauregian./Pedro Urresti
'Ghost' musikalaren prestaketa, Euskalduna Jauregian. / Pedro Urresti

Ikuskizuna hiru kontinente ezberdinetako 18 herrialdetan egon da erakusgai

UNAI SARRIUGARTE

'Ghost', musikala ikusgai egongo da ikugai Euskalduna Jauregian Bilboko Aste Nagusian. Bruce Joel Rubinen libretoa eta letrak eta Dave Stewarten eta Glen Ballarden musika eta letrak aurkezten ditu obra honek. Abuztuaren 21ean estreinatuko duten antzezlanak, Sam eta Molly izeneko pertsonaien arteko maitasun harremana du hizpide.

1990. urtean Oscar saria irabazi zuen kontakizun erromantiko honi buruzko luzemetraiak. 'Ghost' musikalaren estreinaldia, berriz, Manchester Opera House agertokian burutu zen 2011. urtean. Urte berean ikuskizunak denboraldia egin zuen Londreseko West End aretoan.

Halaber, antzezlanak ibilbide oparoa aurkeztu du nazioarte mailan. Ikuskizuna hiru kontinente ezberdinetako 18 herrialdetan egon da erakusgai: Broadwayn (AEB), Hego Korean, Erresuma Batuan, Hungarian, Italian, Filipinetan, Alemanian, Txinan, Singapurren, Taiwanen, Australian, Brasilen, Austrian, Errusian, Alemanian, Suedian, Frantzian eta Japonian besteak beste.

Era berean, ikuskizunak hainbat garaikur irabazi izan ditu azken urteotan: 5 Laurence Olivier sari, What's On Stage 5erako aitortza eta Gizonezko Antzezle onenaren saria lortu zituen Ingalaterran. AEBtan, berriz, Broadwayn Tony sarietarako 3 izendapen lortu zituen, eszenografiarako Drama Desk Award garaikurra, Drama League Award izenekoetarako izendapen bat eta Outer Critics Circle izenekoetarako izendapen bi.

Obrak zuzeneko musika aurkezten du. Pianoa, bateria, baxua eta gitarra uztartzen dituen musika banda duena.Hauxe Julio Awadek zuzentzen du eta bertan ikus-entzuleak 90eko hamarkadako pop-rockean murgilduko dira.

Ghost musikalean 17 artistak hartzen dute esku. Cristina Lorrente eta Roger Berruezo antzezleek Molly eta Sam protagonisten papera interpretatuko dute. Bestalde, Samen adiskide eta lankidea den Carl, Christian Sanchezek antzeztuko du, eta Ela Ruiz izango da Oda Mae enigmatikoa.