https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Getxoko XIII. Bigarren Eskuko Liburu Azoka hasiko da gaur

Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira: liburuek euro bana balioko dute

ELCORREO.COM

Getxoko XIII. Bigarren Eskuko Liburu Azoka izango da Getxo asteazkenetik igandera, ekainaren 20tik 24ra. Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatu du ekimena, Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean. Ohi bezala, azoka Algortako Kultur Etxean kokatuko da eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Azokaren ordutegia 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara izango da egunero, igandean izan ezik, goizez soilik irekiko baita.

Getxoko Kultur Etxeko iturriek jakinarazi dutenez, bost egunez, bisitariek gai ugaritako liburuak erosteko aukera izango dute. Salgai jarriko diren liburuak norbanakoek liburutegiei emandakoak dira, eta guztira, 21.000 liburu egongo dira salgai.

Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira: liburuek euro bana balioko dute, aldizkariek eta koadernotxoek euro bat hiru aleko, eta entziklopediek ale kopuruaren arabera. Halaber, igandean deskontuak egingo dira liburu sortak erostean. Iaz 12.195 liburu baino gehiago saldu eta 11.526 euro bildu ziren Biladi-Palestina GKErentzat.

Aurten, bildutako dirua Ayuda Más GKEri emango zaio, Peruko Jauja eskualdeko Huasquicha nekazari komunitatean haur hezkuntzako proiektu bat bultzatzeko. Halaber, azoka dela eta, ekainaren 18tik 24ra, 'Mejorando la educación infantil en la comunidad Huasquicha' izeneko erakusketa izango da Villamonteko Kultur Etxean, Ayuda Más GKEk antolatuta.

 

Fotos

Vídeos