Borrar

Getxoko klubek eta kirolariek aurtengo dirulaguntzak eska ditzakete

Diru-laguntza horiek guztiak emateko hainbat balorazio-irizpide hartuko dira kontuan; besteak beste, desgaitasunen bat duten pertsonentzako jarduerak antolatzea, emakumeen kirolaren sustapena...

Elcorreo.com

Martes, 6 de marzo 2018, 23:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxoko klubek eta kirolariek aurten eskainiko diren dirulaguntzak eska ditzakete jada, Getxo Kirolak-ek epea ireki baitu jada helburu horretarako. Guztira, 1.176.000 €-ko diru-laguntzak emango dira, bai kirol-elkarteen sareari euren ohiko jardueren ondoriozko ordainketei aurre egiten laguntzeko (jardueren egutegia, lokalen alokairua, gastu arruntak etab.), bai banakako lehiaketetan diharduten errendimendu handiko udalerriko kirolariei laguntzeko.

Aurreko urteetan bezala, deialdi bakarrean bateratu dira kirolari eskainitako laguntza guztiak. Horretarako, zazpi diru-laguntza lerro ezarri dira: udalerriko kirol-eskolak, oinarrizko kirola sustatzeko Getxo Kirolak-ekin hitzarmena sinatuta dutenak (223.000€); denboraldiko lehiaketetan parte hartzen duten klubak eta banakako probetan parte hartzen duten kirolariak (562.000€); fase finaletan parte hartzeagatik sortutakoak (30.000€); udalerrian kirol-gertaerak antolatzeko (309.000€); herri-kirol tradizionaletarako (40.000€); arrisku-kirola eta abenturazkoa (6.000€); eta jaietan kirol-jarduerak antolatzeko (6.000€).

Diru-laguntza horiek guztiak emateko hainbat balorazio-irizpide hartuko dira kontuan; besteak beste, emakumeen kirolaren sustapena, desgaitasunen bat duten pertsonentzako jarduerak antolatzea eta kluben inplikazioa udalerriko kirol-politikan, eskola-kiroleko programen bitartez. Interesa duten klubek eta pertsonak Getxo Kirolak-en webgunean kontsulta ditzakete deialdiaren oinarriak eta eskabideak aurkezteko epeak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios