Borrar

Getxoko 'Bizilagunak Aldameneko Familia' bazkariaz gozatu nahi? Apunta zaitez

Ekimena azaroaren 11n ospatuko da

El Correo

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bertoko familia autoktonoak eta jatorri atzerriko familiak mahai batean bazkaltzeko elkartzea izango da, beste urte batez, Bizilagunak-aldameneko familia ekimenaren helburua. Bazkaria azaroaren 11n, igandean, izango da, Getxoko Udalak, EGIZU Getxo Euskaldun elkarteak eta Getxoko Etorkinak Federazio Plataformak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ekimen honek herri edo inguru berean bizi diren pertsonen arteko elkartzeko zubiak eraikitzeko guneak sortzera lagundu nahi du eta bazkari bat partekatzeko edo dinamizatzaile izateko pertsona interesatuek jada eman dezakete izena.

Interesdunek jakin behar dute bazkariak parte hartuko duten familien etxeetan izango direla eta topaketa bakoitzean bertoko familia bat, atzerritik heldutako familia bat eta bazkaria antolatzen lagunduko duen dinamizatzaile bat elkartuko direla ere bai. Apuntatu nahi diren pertsonek izena eman beharko dute www.getxo.eus/bizilagunak webgunean edo 622 433 085 telefono zenbakian.

Antolatzaileek azpimarratu dutenaren arabera, Bizilagunak Elkartzeko Bideak urte osoan zehar aurrera eramaten den programa da, aipatutako bazkarietatik sortuta eta horrez geroztik ekitaldiak joan dira gehitzen. Aukera ezin hobea da auzoa eta harreman berriak sortu nahi dituzten pertsonentzat eta baita kulturen arteko topaketa bizi nahi dutenentzat ere, beraiena partekatuz eta udalerriko aniztasunera zabalduz. Gainera, Bizilagunak ekimenak Zurrumurruen kontrako Estrategiarekin bat egiten du, kultur aniztasun, immigrazio eta babes gaiei lotutako estereotipoei eta aurreiritziei aurre egiteko.

Aurten Bizilagunak-Aldameneko familia proiektuaren seigarren edizioa ospatuko da Getxon. Ekimena Euskadin duela sei urte hasi zen Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren eskutik eta jatorria duela 13 urte du Txekiar Errepublikan. Iaz 21 bazkari egin ziren, 48 familiatako 175 pertsonaren partaidetzarekin, bertokoekin batera, besteak beste, Guatemala, Peru, Nikaragua, Paraguay, Kolombia, Ekuador, Bolibia, Honduras, Uruguay, Kuba, Venezuela, El Salvador, Filipinak, Italia, Sahara, Argelia eta Rumaniakoak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios