Getxo Express Film Laburren lehiaketaren 5. edizioa urriaren 23tik 25era bitartean ospatuko da

Aurtengo edizioan nobedade gisa Getxo Express Pro izeneko egitasmoa jorratuko dute

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 15 de octubre 2020, 21:03

Getxo Express Film Laburren lehiaketaren bosgarren edizioa urriaren 23tik 25era bitartean ospatuko da. Guztira diru-laguntzetan 2.500 euro baino gehiago banatuko dituzte. Aurtengo egitasmoan nobedade gisa Getxo Express Pro izeneko proiektua jorratuko dute. Ikus-entzunezkoen alorreko profesionalentzat bideratutako ekimenak beste bi egun erreserbatu ditu, urriaren 21a eta 22a, alegia.

Publicidad

Bertan parte-hartzeko abian zeuden 25 plazak jada agortutik daude. Egitasmoa streaming bitartez ikuskatzeko aukera izango dute ikus-entzule ezberdinek, lehiaketaren webgunean bertan: getxoexpress.com. Jarduera guztiak doakoak izango dira.

Lehiaketa urriaren 23an abiatuko da, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Ordu horretan esku hartzen duten talde ezberdinei aurtengo gaia zehaztuko zaie. Jada gaia ezagututa 25 parte-hartzaileek orotara 42 ordu izango dituzte film laburrak jorratzeko. Izan ere, ekoizpenen sari banaketa ekitaldia urriaren 25ean ospatuko dute, 18.00etan Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.

Aurtengo deialdiak epaimahai oparoa izango du, hala nola, Ramon Barea aktorea, Iratxe Fresneda zinema zuzendaria eta Gorka Agirre efektu berezietako makilatzailea.

Aipatu bezala, lehiaketa baino pare bat egun lehenago Getxo Express Pro ekimena gauzatuko da, urriaren 21ean eta 22an, hain zuzen ere. Lehendabiziko egunean, 18.00etan abiatuta Inge Saezek Linkedinen aditua denak, aplikazio honetan ikus-entzunezkoen nahiz kultura sektorean lan egiten duten enpresen ikusgarritasuna areagotzeko tailer bat eskainiko du.

19.00etan, berriz, zenbait film labur proiektatuko dituzte. Horien ondoren, Borja Crespok gidatutako mahai-inguru bat egingo dute ekoizpen horien inguruan. Azkenik, urriaren 22an goizeko hamaiketatik aurrera Moriari Produkzioak ekoiztetxeak zinema zuzendaritza eta talde lana ardatz dituen masterclass bat emango du.

Publicidad

Bertan presentzialki esku hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman beharko dute honako helbide elektronikoan: getxoexpress.com/gtx-pro. Ekitaldiok Romoko Kultur Etxean gauzatuko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad