Borrar
Getxo Antzokia, berriztatze lanak baino lehen. Pedro Urresti
Getxo Antzokiaren inagurazioa azarora atzeratuko dute hauteskunde orokorrak direla eta

Getxo Antzokiaren inagurazioa azarora atzeratuko dute hauteskunde orokorrak direla eta

Hala ere, programazio arrunta martxoaren 26an abiatuko da, mailaka

El Correo

Miércoles, 20 de febrero 2019, 17:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxo Antzokiaren irekiera ofiziala atzeratuko dutela iragarri zuten asteartean ekimenaren arduradunek, hauteskunde orokorretarako deialdia dela eta. Hala ere, Getxoko Arte Eszenikoen programazio arrunta modu progresiboan abiatuko da datorren martxoaren 26an, Andrés Isasi Musika Eskolako ikasleen kontzertu batekin. Eta antolatzaileek aurreratu dutenaren arabera, Kultur Etxearen eta Musika Eskolaren egutegi barruko beste jarduera batzuk mailaka txertatzen joango dira.

Esan bezala, Hauteskunde Orokorretarako deialdia dela eta, ezin izango dira egin zentroaren irekiera ofizialeko ekintzak aurreikusitako egunetan. Baina, zergatik atzeratu dute azarora arte? Alde batetik, zentroko arduradunek aurten dituzten agenda eta konpromisoak direla medio, eta, bestetik, inaugurazio-ekitaldiaren zuzendari eszenikoa den Pablo Viarrenak direla eta. Horiek guztiek hilabete batzuk daramate lanean 'Getxoko islak-Reflejos de Getxo' izeneko obra prestatzen. Halaber, Hauteskunde Orokorretarako deialdia dela eta, bere garaian iragarritako bisita gidatuak bertan behera geratu dira.

Adierazpen artistiko asko

Azaroko irekiera ofizialerako plan artistikoa parte hartzeko ospakizuna da, era askotakoa, jarduera eta adierazpen artistiko askotarikoak biltzen dituena, getxotarrek sortu dutena. Hain zuzen, lau egunez auditorium nagusian, Ereaga aretoan, antzezteko muntaia da. Bertan kultura elkarteek, 25 talde baino gehiagok, ikastetxeek, tailer artistikoek, abesbatzek, dantza eta antzerki talde eta eskolek, haur zein nagusienak eta estilo guztietakoak, hartuko dute parte. Hortaz aparte, adin guztietako artista getxotarrek ere, beren ekarpenak egingo dituzte.

Egitasmoak udalerriaren kultura-jarduera askotarikoa, -iraganekoa, oraingoa eta etorkizunekoa-, islatzen eta balioan jartzen du. Ikuskizun nagusi bat izango du, Unai Elorriagaren (2002ko Narratiba Saria eta 2014ko Euskarazko Narratibako Kritikaren Saria) testu berriekin diseinatua; Miguel Salvadorren eta Andrés Isasi Musika eskolaren musika konposizioak ere izango dira, baita eszenografia diseinu moderno bat ere, José Luis Raymondena (Getxoko Antzerki Eskola aitzindariaren sortzaile eta Madrileko RESAD-Goi-mailako Antzezpen Eskolan espazio eszeniko-irakasle titularra), besteak beste. Era berean, antolatzaileek nabarmendu dute udalerriko kulturgintzan emakumeek bete duten eginkizunaren omenezko erakusketa bat aurkeztuko dela, Merce Zulueta artistak diseinatua; eta hainbat kaleko arte-piezak ipiniko direla. Horiek guztiak etorkizun handiko artista gazteek egindakoak, hala nola Ibon Garagarza eta Pablo Zabala margolaria.

Arazoak konpromisoekin

Eta hori guztia, Pablo Viar antzerki, opera eta zarzuelaren zuzendariaren eszena-gidaritzapean. Viar Deustuko Unibertsitateko Historia lizentziaduna eta London Academy of Music and Dramatic Art-eko diplomatua da eta baita antzoki garrantzitsuenetan maila goreneko ikuskizun liriko ugariren arduradun artistikoa ere. Bere azken lanen artean azpimarra daitezke William Shakespeareren 'Uda gau batek ametsa' lana (2016ko Ercilla saria, Euskadiko produkzio hoberenari), hiru hizkuntzatan, Bilboko Arriaga antzokian, eta 'Iphigenia en Tracia' zarzuela barrokoa, besteak beste, María Bayo protagonistarekin. Era berean, musika ikuskizunak diseinatu ditu hainbat artistarentzat, horien artean, 'Etxea', Kepa Junkerarentzat, Arriaga antzokian; edo Pasión Vegarentzat prestatutako 'Pasión por Cano', Madrileko Teatro Real-.

Bere etorkizuneko konpromisoen artean, nabarmendu behar da Pucciniren 'Madama Butterfly' Jerezeko Villamarta antzokian eta Jesús Guridiren 'El caserío' ikuskizun ospetsua, Madrileko Teatro de la Zarzuela izenekoan, besteak beste.

Getxoko Alkateak, Imanol Landak, «hauteskunde orokorretarako deialdiak bat-batean sortutako egoera» deitoratu du, «elkarteak eta profesional apartak prestatzen ari diren plan artistiko guzti hau atzeratuko baitu eta beraien agendatan eta bereganatutako konpromisoetan arazoak eragin ditzakelako. Dena den, gogo handiz espero dugu egiten ari diren lan eta esfortzu guzti honekin gozatzea, azaroaren hondarrean».

Emakumeak Musikan zikloa, Getxoko Dantza Eguna...

Getxoko Arte Eszenikoen Zentro berriak bere ibilbidea hilaren 26an jarriko du abian Andres Isasi Musika Eskolaren ikasleen kontzertu batekin Areeta izeneko aretoan, errezitaldien ohiko programazioari hasiera emanez. Ekitaldi hori abiapuntua izango da egoitza berrian, urtea amaitu bitartean eta etengabe, jarduera gehiago antolatuko baitira, horiek nola garatzen ari diren eta zein nolako egokitze behar diren aztertze aldera, guneko instalakuntza guztien erabateko funtzionamendu zuzena ziurtatzeko.

Lehen kontzertutik eta urtea amaitu arte, Getxoko kultur egutegiaren jarduera batzuk izango dira, esate baterako, Emakumeak Musikan zikloa ekainaren 1 eta 2an; VIII. Street Culture Jaialdia ekainaren 8an; Getxoko Dantza Eguna ekainaren 14, 15 eta 16an; Getxoko Abesbatzen Eguna, ekainaren 16an; Getxo Txiki Kanta ekainaren 30ean; Jazzaldia uztailaren 3tik 7ra; Blues Jaialdia uztailaren 18tik 20ra, eta Folklorerena hilaren 22tik 24ra; Bertso Jaialdi Mundiala uztailaren 12an, eta San Lorentzo egunaren kontzertua, abuztura bitartean izango diren batzuk aipatzeagatik.

Bien bitartean, Kultur Etxeak programazioa lantzen jarraitzen du datozen hilabeteetan, Hauteskunde Legea aintzakotzat hartuz, egin daitezkeen jarduerak txertatzeko.

Programazioa

Getxoko Arte Eszenikoen Zentro berriak bere ibilbidea hilaren 26an jarriko du abian Andres Isasi Musika Eskolaren ikasleen kontzertu batekin Areeta izeneko aretoan, errezitaldien ohiko programazioari hasiera emanez. Ekiitaldi hori abiapuntua izango da egoitza berrian, urtea amaitu bitartean eta etengabe, jarduera gehiago antolatuko baitira, horiek nola garatzen ari diren eta zein nolako egokitze behar diren aztertze aldera, guneko instalakuntza guztien erabateko funtzionamendu zuzena ziurtatzeko.

Lehen kontzertutik eta urtea amaitu arte, Getxoko kultur egutegiaren jarduera batzuk izango dira, esate baterako, Emakumeak Musikan zikloa ekainaren 1 eta 2an; VIII. Street Culture Jaialdia ekainaren 8an; Getxoko Dantza Eguna ekainaren 14, 15 eta 16an; Getxoko Abesbatzen Eguna, ekainaren 16an; Getxo Txiki Kanta ekainaren 30ean; Jazzaldia uztailaren 3tik 7ra; Blues Jaialdia uztailaren 18tik 20ra, eta Folklorerena hilaren 22tik 24ra; Bertso Jaialdi Mundiala uztailaren 12an, eta San Lorentzo egunaren kontzertua, abuztura bitartean izango diren batzuk aipatzeagatik.

Bien bitartean, Kultur Etxeak programazioa lantzen jarraitzen du datozen hilabeteetan, Hauteskunde Legea aintzakotzat hartuz, egin daitezkeen jarduerak txertatzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios