https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gernikako udalekuetan parte hartzeko izena eman ezazu

Ehunzango Jolasak taldeak antolatutako ekimena uztailaren 2tik hilaren 13a arte gauzatuko da

ELCORREO.COM

Gernika-Lumoko euskal udalekuen 9. edizioan izenak emateko epea ireki zuten duela aste batzuk eta Ehunzango Jolasak taldeak antolatutako ekimena uztailaren 2tik hilaren 13a arte gauzatuko da. Arduradunek gogorarazi dutenaren arabera, inguru zabaletan gauzatuko da ekimena; hala nola, plazetan, parkeetan eta kirol zelaietan, hain zuzen, naturarekiko harremana lantzeko. Interesdunek izena emateko aukera dute Gaztelekuan bihar arte, maiatzaren 28a arte, 17:00etatik 20:00etara.

Egitaraua 2002tik 2015era bitartean jaiotakoentzat zuzenduko da. Bi taldetan banatuko dira adinaren arabera, eta talde bietan euren adinari begirako jardunak gauzatuko dituzte. Astero landuko dute gai bat jolasen bitartez, euskal mitologia, piratak eta munduko herriak, besteak beste. Kanpamenduak 200 plaza izango ditu, eta izena emateko hiribilduan erroldatutakoek izango dute lehentasuna, azpimarratu dute arduradunek. Parte hartzeko kuota 50 eurokoa izango da hamabostaldirako eta 80 hile osorako.

Kirol eta hiri koloniak ere izango dira gazteei beste aukera bat emateko udako oporretan. Izan ere, 9 urtetik 15era bitarteko gazteek lantegi ugari, irteerak, umeen jolasak eta abar burutu ahal izango dituzte, beste ekimen batzuen artean. Ekimen horiek guztiak astelehenetik ostirala arte izango dira 10:00etatik 13:00etara. Prezioa 65 eurokoa izango da hamabostaldian parte hartzeko eta 105 eurokoa hilabete osoa nahi izanez gero. Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek, izena eman ahal izango dute ere Gaztelekuan 17:00etatik 20:00etara bihar arte, maiatzaren 28a arte.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos