https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gernikako herria, ‘Platino erratza’ garbitasuna adierazten duen sariaren bila

Udalak bost hilabeteko ‘Garbitasun Ekimena’ jarri du martxan zikinkeria kendu, belar txarrak atera eta herriaren irudia hobetzeko asmoz

IZASKUN MOYANO

Kale eta plazetan sakoneko zikinkeria kentzea, sarrerako belar txarrak ateratzea, harriak baztertzea, bideetan dauden akatsak konpontzea eta udalerriaren irudia hobetzea dute gernikarrek helburu. Honen harira, bost hilabete iraungo dituen ‘Garbitasun Ekimena’ martxan jarri du udalak, ‘Platino erratza’ garbitasuna adierazten duen saria eskuratzeko asmoz.

Gernikako herria atontzeko lau edota sei kide dituzten hiru lan talde osatu dituzte. Hilabete honetan, adibidez, hauetako batek Fray Martin de Murua, Iturriondo eta Marijesien plaza lantzeko helburua beteko dute. Burutzeko, lurzoru-garbigailuak eta ur-garbigailuak erabili behar izango dituzte.

Beste talde batek, Tiloeta, gune industriala eta Oka ibaiaren hegaleko sasi eta sastarrak kenduko dituzte. 10,000 metro karratuko azalera horretan arratoi eta sugeen habiak daudela baieztatu du udalerriko alkatea den Jose Maria Gorroñok. Horrez gain, Santiagorako bideko hegalak eta Lumo auzoko hainbat baserrirako bideak egokituko dira.

Udaberri amaiera arte iraungo duen ekimenera lau langabetu batu ditu udalak, Lanbidek sustatutako programa baten bidez. «Garbiketa ekintza guztiekin bukatzerakoan, ekainean, Santa Luzia auzoko beheko seinaleak berrituko dira», adierazi du Gorroñok berak.

Duela hiru urte «urrezko erratza» saria lortu zuen Gernikak, udalerriko garbiketa egiteko Udalak egin zuen ahalegina eta inbertsioagatik. Hura eskuratzeko balio gehien izan zuten ekintzak kutsagarriak ez diren hondakin industrialen planta lehenengoz jartzea Ibarreko poligonoan, arrandegi-hondakinak atez ate biltzea, hiri-garbiketa eta lorategien zainketa izan ziren, besteak beste.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos