Borrar
Gernika, bonbardeaketaren ondoren. Efe

Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenaren jarduerak online ospatuko dira

Hala, egitarau oparo eta zabala atondu dute asteburu osorako Gernikako Bakearen Museoak eta Gernika Gogoratuz elkarteak.

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 24 apirila 2020

Comenta

Nahiz eta Eusko Jaurlaritzak azkenean onartuko duen hainbeste ziurgabetasunak sortu dituen lore-eskaintza, Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenaren jarduerak online ospatuko dira. Hala, egitarau oparo eta zabala atondu dute asteburu osorako. Jarduerak Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz elkartearekin batera prestatu ditu. Programa osoa erakusgai dago zentro bien webguneetan, nahiz sare sozial ezberdinetan, hala nola, Facebooken, Twitterren, Instagramen eta Youtuben.

Bi erakundeek urte ugari daramatzate Gernikako bonbardaketatik bizirik irten ziren gizon-emakumezkoen testigantzak gizarteari ezagutzera ematen. Belaunaldi berriek historiako momentu erabakigarri horretan zer gertatu zen inoiz ez ahaztea da helburua.

Hala, lan guzti horren ondorio dira orain online programa honetan agertutako argitalpen, ikus-entzunezko eta baliabide guztiak. Hori dela bide, #GernikakoBonbardaketa2020 hastagarekin sare sozialetan bere inpresioak partekatzera animatzen dituzte gernikar eta euskaldun guztiak.

Aurten Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrena da, eta, aldi berean, Bigarren Mundu Gerraren amaieraren 75. urteurrena ospatzen da. Hori dela medio, gerrek eragindako ondorio larrien inguruan hausnartzera eta izandako hildakoak gogoraztera animatzen dituzte herritarrak, itxaropen mezu bat helaraziz.

Elkarrizketak, ikusentzunezkoak...

Ostiral honetan Gernikako Bakea eta Kulturaren XXIX. Nazioarteko Jardunaldien laburpenaz gozatu ahal izan zuten ikus-entzuleek Gernika Gogoratuz elkartearen Youtubeko kanalean. Batetik, Transnational Institute zentroko presidentea den Susan Georgen 'El poder político del sector privado' hitzaldia erakusgai dago. Bestetik, Olivia Marcela Zuñiga Honduraseko Libertad y Refundación Libre alderdiko diputatuaren 'La defensa del territorio y la lucha del pueblo lenca frente al megaproyecto hidroeléctrico en Honduras' solasaldia bertan ere dago. Ekitaldiok gaur ere egongo dira sarean.

Kolonbiako Tolimako Unibertsitateko Geografian Doktorea den Miguel Espinosaren 'Enfoques críticos desde la geografía política' mintzaldia ere ikusgai dago. Gainera, herritarrek Teresa Cunha Coímbrako Unibertsitateko Soziologian Doktorearen 'Mirada crítica del feminismo a las epistemologías del sur' berbaldiaz gozatzeko parada izango dute gaur eta bihar. Azkenik, Daniel Ninar Puerto Ricoko Unibertsitateko Enpresa Administrazio arloko irakaslearen 'Respuestas y resistencias a la colonialidad del poder' hitzaldia ere sarean dago.

Halaber, Gernika Bakearen Hiria elkarrizketaz gozatzeko aukera izango dute interesdunek. Bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira, Dieprand Von Richthofek eta Karl Benedikt Von Moreauren arteko elkarrizketa du ardatz ikus-entzunezkoak. Era berean, #MiGuernica traolaren bitartez Gernikaren argazki bat bidaltzera animatzen dituzte herritarrak, sare sozialetara igoz, bai Twitter edota Instagramera.

Dokumentazio Zentrora bisita

Igandean, aldiz, Xabier Irujo eta Ángel Viñas adituen hitzaldia ikusi ahal izango da, eta, Gernikako Bonbardaketaren harira, jorratutako binetez disfrutatzeko abagunea egongo da. Baina hori ez da dena, izan ere, herritarrek bonbardaketaren nondik-norakoen inguruan hitz egiten duten bi liburu doan deskargatu ahal izango dituzte, 'Bombardeos en Euskadi' eta 'El Bombardeo de Gernika y su repercusión internacional' izenekoak.

Egun horretan ere beste hainbat jarduera egin ahal izango dira, hala nola, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroa bisitatu edota bonbardaketaren inguruko libururik garrantzitsuenak ezagutu, George Steerek Times egunkarian egindako artikuluak edota William Smallwooden 'Egurtxiki' liburua, esaterako.

Lekukoek bizitakoa kontatzen digute esparruan, berriz 'El bombardeo de Gernika. La Huella Humana de 1997' liburua ikuskatzeko aukera dago. Baita, Luis Iriondo gernikarraren testigantzak entzuteko aukera ere. Izan ere, Iriondo 14 urteko gaztea zen bere udalerria bonbardatu zutenean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenaren jarduerak online ospatuko dira

Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenaren jarduerak online ospatuko dira