Borrar
Itziar Rodríguez Seijó Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen. Orain, Venezuelan bizi da. Centro Vasco Caracas

Gernikako bonbardaketaren urteurrena diasporan ere gogoratuko dute astelehenean

Zehazki, 84 urte beteko dira Gernika airetik bonbardatu zutenetik

Paul Picado

Ostirala, 23 apirila 2021, 23:07

Comenta

Gerra zibila zen, eta 1937ko apirilaren 26an Gernika airetik bonbardatu zuten Alemaniako nazien Kondor Legioak eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinek. Horrenbestez, 84 urte beteko dira astelehenean bonbardaketa gertatu zenetik, eta gertaera hori gogora ekartzeko nolabait zenbait jarduera prestatu dituzte Gernikan bertan.

Hala ere, diasporan ere urteurrenarekin bat egin nahi izan dute, eta mundu osoko zenbait euskal etxetan batik bat ekintzak antolatu dituzte, bai online, sare sozialen bidez, bai plazetan edo aretotan, besteak beste, Alemanian, Argentinan, Txilen, Urugain eta Venezuelan.

Alemaniako 'Gernika' Euskal Etxean, esaterako, 'Guernica Platz' plazan ekitaldi berezia antolatu dute. Kasu honetan igandean izango da, 15.00etan. Zenbait poema irakurriko dituzte zuzeneko musikarekin, eta lore-eskaintza egingo dute.

Bestalde, Argentinako Buenos Airesko Eusko Kultur Etxean Jorge Padularen 'El Roble de Guernica' kanta zabalduko dute sarean astelehenean. Kordobako Gerorak euskal etxean, online jarduera bat prestatu du astearterako. Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeetan, zeremonia bat egingo dute astelehenean, 18.00etan.

Tandilgo Gure Etxeko euskal etxean, egoitzaren aurreko plazan bilduko dira astelehenean, 16.30ean, eta bonbardaketari buruz hitz egiteaz gain, aurresku bat dantzatu eta lore-eskaintza ere egingo dute. Azkenik, Tres Arroyoseko Hiru Errekak euskal etxean, Pablo Picassoren 'Guernica' koadroaren mural berria erakutsiko dute Plaza de los Vascos plazan. Azken kasu honetan, online izango da.

Txileko Euskadiren Txileko Ordezkaritzak online jarduera ere egingo du. Gernikako bonbardaketarekin zerikusia zuten mikroipuinak, poesiak, kontakizunak edo bizipenak egitea eskatu zuen aspaldi, eta bilduko testuak datorren asteazkenean erakutsiko ditu, 14.00etan.

Uruguairen kasuan, hango Euskal Elkarteen Federazioak zeremonia bat egingo du astelehenean, 19.00etan, Zoom bidez, eta azkenik, Venezuelan dagoen Caracaseko Eusko Etxeak bi ekitaldi prestatu ditu Gernika zein Durangoko bonbardaketari buruz. Astelehenean, hain zuzen, bonbardaketaren biktima izan zen eta gaur egun, Venezuelan bizi den Itziar Rodriguez Seijóren historia erakutsiko dute bideo batean, euskal etxearen Facebooken. Hor, Itziarrek berak eta bizirik atera ziren beste batzuek beren bizipenak kontatzen dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gernikako bonbardaketaren urteurrena diasporan ere gogoratuko dute astelehenean

Gernikako bonbardaketaren urteurrena diasporan ere gogoratuko dute astelehenean