https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Genetika izango da hizpide datorren asteazkenean, Bidebarrietako liburutegian

DNA irudikatzen irudia./Fotolia
DNA irudikatzen irudia. / Fotolia

EL CORREO

'Zaude lasai, guztiok gara mosaiko genetikoak-eta' hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dute datorren asteazkenean Bidebarrieta liburutegira hurbiltzen diren interesdunek. Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedrak eta Donostia International Physics Center-ak (DIPC) antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoaren urteko egitaraua horren baitan, Ana Zubiaga EHUko Biologia doktore eta Genetika katedraduna eskainiko du hitzaldia, aipatutako Bilboko liburutegian.

Hitzaldia euskaraz izango da eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Sarrera doakoa den arren, ezinbestekoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea, ostiral honetatik aurrera. Minbiziaren biologiaren eta genetikaren alorretan espezialista den Ana Zubiaga ikerlariak genetikan emandako aurrerapausoei buruz hitz egingo du, eta giza genomaren sekretuak erakutsiko ditu ere bai.

Ana Zubiaga Biologia doktorea eta Genetika katedraduna da EHUn. Doktoretza ondorengo ikerlaria izan zen Tufts-eko eta Harvard-eko unibertsitateetan, eta bertan minbiziaren garapenean inplikatuta dauden geneen erregulazioaren azterketan espezializatu zen. Une honetan Genetika, Antropologia Fisiko eta Fisiologia Animal Sailean egiten du lan. Bere ikerketa eremua minbiziaren biologia da, eta Biologia Molekular eta Biomedikuntza Masterraren arduraduna da.

Esan bezala, hitzaldia Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere antolatzen ditu, besteak beste, Darwinen Eguna, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera, zientzia jende guztiari era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin. Ez ezazu pentsa eta aprobetxa ezazu hitzaldi honetara hurbiltzeko.

Temas

Euskera