Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mesGenero berdintasuna barneratu beharreko irakasgaia da oraindik orokorrean. Indarkeria matxista zuhaitzeko adarra bada, enborrean dago, besteak beste, berdintasunean hezteko beharra. Hain zuzen, goi mailako hezkuntzan berdintasuna sustatzeko lankidetzan ariko dira Emakunde eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) aurrerantzean. Bi erakundeok sinatutako hitzarmena horren arabera, unibertsitatean berdintasunaren aldeko politikak era bateratuan sustatu eta formazio-ekintzak bultzatuko dituzte horretarako.
Talde lan horretan, Emakundek beharrezko material didaktikoa prestatuko du, unibertsitatean jarriko dutena eskuragarri. Eduki eta material horiek ikasleek landuko dituzte gero, beraz, UPV/EHUren ikaskuntzarako plataforma birtualak baliatuta.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Idoia Fernández UPV/EHUko Berrikuntza, Gizarte Konpromiso eta Kulturgintzako errektoreordeak eta Leire Imaz UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendariak aste honetan azaldu dutenez, askotariko gaiak landuko dituzte unibertsitateko ikasleek.
Adibidez, Emakunde eta UPV/EHU elkarlanean ariko dira genero-indarkeriak prebenitu eta horiei buruz sentsibilizatzeko ekintzak garatzen. Elkarrekin lan egingo dute, ere bai, protokolo bat sortzen genero-indarkerien eta unibertsitate-komunitatearen jazarpenaren kontra.
Maskulinizatuta dauden diziplina akademikoetan emakumeak sar daitezen bultzatzeko jarduerak ere antolatuko dituzte neskatila eta nesken artean zientziarako bokazioa pizten lagunduko duten ekintzak garatzeko.