https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Genero ikuspegia lantzeko ikasgaia eskaini nahi du Euskal Herriko Unibertsitateak

Genero ikuspegia lantzeko ikasgaia eskaini nahi du Euskal Herriko Unibertsitateak

Onetsi berri duen Bedintasunerako III. Planaren bitartez lortu nahi du helburu hori 2022 urtea baino lehen

UNAI SARRIUGARTE

EHUk urrats garrantzitsua eman du datorren ikasturteetarako. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateak Bedintasunerako III. Plana onetsi berri du. Egitasmo honek ardatz nagusi bat du helburu. Irakaskuntzaren arloan genero ikuspegia lantzeko ikasgai bat eskaintzea. Neurri hau 2022 urtea baino lehen jarri nahi dute abian eta ikasgaia euskaraz edota gaztelaniaz burutzeko aukera egongo da.

2019-2022 urteetarako jorratutako Berdintasunerako III. Plana aurretiaz egindako beste bi planen jarraipena da eta horiekin berdintasunaren oinarriak ezarri dira unibertsitatean. Bi plan hauek sentsibilizazio fase bat burutzea eta egitura berri batzuk sortzea, berdintasun Zuzendaritza, teknikariak etabar izan dute helburu.

Aurreko bi planetan, irakasleei formakuntza eskainiz hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatea. Ikastaro hauek presentzialki eta birtualki eman ziren eta arrakasta itzela izan zuten. Hori dela bide, EHUk ikastaroa unibertsitateko gainerako langileei eta irakasleei zabaltzea erabaki zuen. Bi urteren buruan, 1.700 pertsona inguruk gainditu zuen ikastaroa.

Genero ikuspegiaren ikasgaia

Ikastaroek izandako arrakasta ikusita, EHUk salto bat egin nahi izan du prestakuntzaren arloan genero ikuspegia ikasgai bihurtuz.. Ikasgai hau gradu guztietan emango dute, edukia ezagutza eremu bakoitzera egokituz.

Irakaskuntzan ez ezik, ikerketa, gradu eta master amaierako lanen balioztatzean ere sartuarazi nahi dute genero ikuspegia. Edonola ere, txertaketa honek denbora gehiago eramango du.

Berdintasunerako III. Planak esparru asko landu egingo ditu: emakumeen ekarpenak ikusgai egitea, hautaketa batzordeen eta epaimahaien osaera parekidea bultzatzea, uztartze gida bat lantzea, lidergo eta aginte lanpostuetara emakume gehiago iristea, hizkera barneratzaileari buruzko lan sorta bat prestatzea ikasle berrientzat etab.

Temas

Upv, Euskera