https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Genero berdintasuna aintzat hartuz, Euskaltzaindiak hainbat termino moldatu nahi ditu

Adibidez, lehen ‘semearen emaztea’ zen erraina, oraindik aurrera ‘seme edo alabaren emaztea’ izango da

IZASKUN MOYANO

Ez dago argi euskara nork asmatu edota noiz sortu zen, baina dagoeneko jakina da ez dela hizkuntza modernoa. Ardoa beltza edota gorria dela esan ohi da, antzina ez zirelako kolore granatea zein arrosa finkatu. Urteetan zehar gizartea aldatzen joan da eta hitz bat edo beste garai ezberdinetara moldatu behar izan dira. Egun, gero eta arruntagoa da guraso bakarreko familiak osatzea edota sexu bereko gurasoak izatea. Aldaketa honen harira, Euskaltzaindiak ere termino batzuk moldatzeko xedea du.

Hitz batzuentzat proposamenak luzatu dituzte dagoneko. Joan den abenduaren 22an egin zuten osoko bilkuran Euskaltzaindiaren Hiztegian egin beharreko zuzenketak aurkeztu zituzten. Orain ordea, euskaltzain guztien artean hilabete bateko epea dute ideia berri horien inguruko oharrak egiteko. Dena den, kontrakorik ez bada, termino berriok ontzat eman eta hiztegian sartuko lirateke berehala.

Oraingo honetan burututako batzar nagusian arreta berezia jarri diote genero berdintasunaren gaiari. Izan ere, Euskaltzaindia beraren arabera, «gizartea aldatuz doan heinean, hitz horien definizioak ere aldatu egin beharko lirateke». Besteak beste, familia harremanen gaur egun dagoen errealitatera moldatu behar dira hainbat definizio.

Beste batzuen artean, aitaginarreba lehen 'senarraren aita, emaztearentzat', edo 'emaztearen aita, senarrarentzat' definitzen zena, oraingo proposamenean 'bikotekide baten aita beste bikotekidearentzat' gisa jaso da. Errain, orain arte 'semearen emaztea' zena, orain 'seme edo alabaren emaztea' gisa jasotzea proposatu da, gizarte ereduaren aldaketa hiztegira ekarrita.

Baina familiaren gaitik at ere beste moldaketa batzuk egitea proposatu dira; dinastiaren eremuan, hain zuzen ere. Adibidez, infanta 'errege izateko aukerarik ez zuen alaba' gisa zegoena, 'errege izateko abagunerik ez duen monarka baten alaba' izatera pasatzea proposatu da orain.

 

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos