Borrar
Urgente Retenciones en la A-8 sentido Cantabria por dos accidentes en Santurtzi
Gazteentzako lehendabiziko etxebizitza komunitarioa jarri dute abian Errenterian

Gazteentzako lehendabiziko etxebizitza komunitarioa jarri dute abian Errenterian

Hauxe gazteentzat bideratutako Euskal Herriko lehendabiziko egitasmo komunitarioa da

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 24 de enero 2020, 21:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gazteentzako lehendabiziko etxebizitza komunitarioa jarri dute abian Errenterian. Hala, gazteen emantzipazioan laguntzeko egitasmoa jaio da Gipuzkoako udalerri honetan. Azpiegitura honek oraindik 12 plaza eskaintzen ditu komunitatean konpromisoak hartzeko prest dauden 18-30 urte adin tarteko udalerriko gazteen artean. Hauxe gazteentzat bideratutako Euskal Herriko lehendabiziko egitasmo komunitarioa da.

Hortaz, Uruguai, Danimarka eta Kataluniako ereduak aintzat hartuz, etxebizitza komunitario hau jarri dute abian. Galtzaraborda auzoko Uriba Plazan kokatuta dagoen etxeak Errenteriako Udalaren esku hartzea izan du.

Marea Gora kolektiboak erein zituen ekimen honen lehendabiziko fruituak, udalerri honetako gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunak ezagutzera emanez. Kontua da gaur egun oso zaila dela udalerri honetako, nahiz euskal lurraldeko gazteentzat etxebizitza bat alokatzea, hauexek aurkezten dituzten prezio izugarrien ondorioz. Hala, proiektuak udalerriko zenbait gazte emantzipatzea ahalbidetuko du.

Programa honek gazteei bizitzeko esparru merke bat eskaintzeaz gain, gazte hauek komunitate eta herriarekiko konpromisoak hartzeko esparru bat izango da. Hortaz, bertan bizi izango diren pertsonek denbora tarte konkretu bat boluntariotzari eskainiko diote, bertan bizitzearen truke. Etxebizitzan bizi izango diren gazteek ordainduko duten alokairua irabazten duten diruaren araberakoa izango da, hau da, proportzionala. Gutxieneko alokairu prezioa 90 eurokoa izango da eta gehienez lau urte luzatu ahal izango dira kontratuak.

Aipatu bezala etxebizitzak oraindik 12 plaza libre dauzka eta aipatutako baldintzak betetzen dituztenek aukera izango dute bertan bizitzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, eskuragarri dago honako webgunean: gazteria.errenteria.eus/ edota 943 449 600/ 943 449 606 telefono zenbakietan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios