

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Lunes, 30 de enero 2023
Lan mundurako bidea landuz. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hamaika udalerrietako Gazteria Sailek berriro ekin diote lan-orientazioko programari, gazteei eta haien familiei laguntzeko. Horregatik, Arrigorriagako Gaztegunean bokazio-orientaziorako bi saio egingo dira hurrengo asteazken eta ostegunean, otsailaren 1 eta 2an, 'Zer izan nahi dut nagusitan?' izenburupean.
Saioak DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei, eta haien familiei zuzenduta daude, eta helburua ibilbide profesionalari buruzko erabakiak hartzeko tresnak ematea eta orientatzea da, egungo eta etorkizuneko lan-egoera kontuan hartuta. Izan ere, honako galdera hauei erantzuten saiatuko dira: Zer gustatzen zait? Zer egiten dut ondo? Zer olaso bejar da majo dudan horretan lan egin ahal izateko? Zer irtenbide profesional du gustatzen zaidan horrek? Nola lagundu ahal diet nire seme-alabei erabaki horietan?
Bi egunetan izango dira saioak. Horrela, otsailaren 1ean, asteazkenean, lanerako eta bizitzarako gaitasunen gaia landuko da. 17.00etatik 18.45era gazteen txanda izango da, eta familiek 19.00etatik 20.4etara argitu ahal izango dituzte zalantzak. Bestetik, otsailaren 2an, asteazkenean, bigarren saioa ospatuko da eta ordutegi berdina izango du, hori bai, jorraturiko gaia ezberdina izango da. Horrela, aukera akademiko-laboralen alorra aztertuko dute.
Izena emateko epea zabalik dago eta hurrenkeraren arabera gordeko dira plazak edukiera bete arte. Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek 94 600 18 76 telefonora deitu edo arrigogazteria@gmail.com helbide elektronikora idatzi ahalko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.