https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gazteentzako baliabideen katalogoa-kudeaketa kulturaleko erakundeak gida zabaldu du

Gasteizko gazteen ekimenen erreferentzia puntua izan nahi du, beraien proiektuak sortzeko eta garatzeko aholkularitza eman nahi die

SERGIO EGUÍA

Gazteria Zerbitzuak Baliabideen katalogoa-kudeaketa kulturaleko erakundeak katalogoa udaleko web orrialdean aurkeztu du: katalogo hori Haziak Bulegoan sortutako tresna da, Udalaren IV. Gazte Planaren barruan.

Katalogo horren helburua orientazio eta aholkularitza bila dabiltzan 14 eta 30 urte bitarteko gazteen kezka kulturalei erantzutea da, diziplina/arlo ezberdinetan (arte plastikoak, argazkilaritza, antzerkia, dantza…); beren eginkizunen artean gazteentzako aholkularitza aurreikusten duten hiriko hainbat erakundek aholku emango diete gazteei.

“Gazteei beste artistekin edo sorkuntza munduan dabiltzan profesionalekin elkarri eragiteko eta iritziak trukatzeko aukera emango dien erreminta sortu nahi da. Hor, edozein gai sartuko da, trebakuntza eta etorkinean profesionalak izango diren artista gazteak sustatzeko plataforma sortuko da, esplorazio eta sormen espazioa finkatzen. Artista hasiberrien eta kontsakratuen arteko ideiak, loturak, trukeak, topaketak eta elkarrizketak sortzean datza”, azaldu du Gazteria zinegotziak, Iñaki Prusillak.

Hiriko gazteen ekimenen erreferentzia puntua izan nahi du, beraien proiektuak sortzeko eta garatzeko aholkularitza eman nahi die. Katalogoa baldintza horiek betetzen dituzten beste erakunde batzuekin aberats daiteke. Azken xedea da erakunde horiek ez ezik, hiriko ekintza kulturalak ere indartuak eta agerikoagoak ateratzea; bide batez, gure hiriko ezaugarria kulturaren balioa dela nabarmendu eta sorkuntza artistikoa sustatzeko eredu berriak sortu nahi dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos