Borrar
Adobestock

Gazteentzako antzerki eta dantza tailerrak, Getxon

Lehenengo tailerra euskaraz eta gaztelaniaz egin ahal izango da, eta bigarrena, euskaraz bakarrik. Biak azarotik maiatzera bitartean egingo dira

Ostirala, 24 urria 2025, 23:33

Comenta

Gazteen artean artea sustatzea inbertsioa da, bai haientzat, bai gizartearentzat, eta, jakina, baita artearentzat berarentzat ere. Bada, Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak inbertsio horretan lagunduko du, ikasturte honetarako 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat antzerki eta dantza modernoa lantzeko bi tailer antolatuz. Lehenengo tailerra euskaraz eta gaztelaniaz egin ahalko da, eta bigarrena, euskaraz.

Antzerkiari dagokionez, eta aurreko edizioetan izandako harrera ona ikusita, parte hartzaileek antzerki-jolasetik lan egingo dute, euren emozioak identifikatzean oinarrituta, euren jarduera errespetuz garatzeko aukera emango dien espazio seguru bat bilatzeko, eta, aldi berean, gizarte-loturak indartzeko, enpatia eta elkartasuna areagotzeko, eta adimen emozionala garatzeko, autoestimu osasuntsua eta sendoa lortze aldera. «Gaztelekuko antzerkiak eragin nabarmena izan du nerabeengan azken bi urteetan, haien ahotsak adierazteko tresna izan baita. Ekimen horren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, izan ere, bere ikuspegi parte-hartzailearen bidez, pertsonak ahalduntzen ditu eta elkarrizketarako eta ekintzarako espazio bat sustatzen du, errealitate soziala eraldatu nahi duena«, azaldu du Mihaela Jilavu Gazteria Zerbitzuko zinegotziak.

Oraingoan Aritz Bengoa Urrutia aktorea (hainbat konpainiarentzat eta taldeekin eta elkarteekin proiekturen sustatzailea) izango da saioen dinamizatzailea, Algortako Gaztelekuan, azarotik maiatzera bitarteko asteazkenetan, 18.00etatik 19.30era. Talde bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz izango da. Doako izenematea 688 84 03 56 telefono zenbakiaren edo gauegungaztelekua@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez egin dezakete interesatuek.

Bestalde, Dantza Modernoaren tailerra euskaraz izango da, Romo Kultur Etxean, azarotik maiatzera bitartean, asteazkenetan, 17.00etan hasita, Oscar Pascual dantzari profesionalak koordinatuta. Tailerraren helburua da osasuna, koordinazioa eta malgutasuna hobetzea, emozioak adierazteko, estresa eta antsietatea murrizteko, eta autoestimua eta norberarekiko konfiantza indartzeko espazioa eskaintzeaz gain. «Antzerki-tailerretan bezala, talde-lana eta komunitatearen sorrera ere sustatuko dira, horiek funtsezkoak direlako hazkunde pertsonaleko etapa honetan», gaineratu du Jilavuk.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gazteentzako antzerki eta dantza tailerrak, Getxon

Gazteentzako antzerki eta dantza tailerrak, Getxon