Borrar
Urgente Retenciones en la A-8 sentido Cantabria por dos accidentes en Santurtzi

Gazte Arte-ren II. edizioa martxan: gazte sortzaileei zuzendutako Arte Gaztearen Lantegiak

sergio eguía

Jueves, 28 de septiembre 2017, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak “Gazte Arte II. Edizioa” martxan jartzen du. Gazte Arte 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat zuzendutako edozein ikusizko arteren lehiaketa da: pintura, eskultura, instalazioak, performance-a, happening-a, esku hartze artistikoak, kaleko artea, teknika mistoak, bideo-instalazioak edo komikiak, hau da, bai objektu-arteak bai arte inmateriala. Lehiaketaren gaia librea da, eta sorkuntza esparru eraberritzailea bultzatzea du helburu.

“Gazte Arte Lehiaketak arte gazteren produkzioa sustatzeko tokiak bultzatu nahi ditu, baita bertan sortutako lanak gasteiztarrei agertzea ere”, adierazi du Gazteria zinegotziak Iñaki Prusillak.

Proposamena hiru fasetan osatuta dago: lehiaketa, sorkuntza tutoretzapean eta erakusketa.

Lehiaketa fasea. Lanak proiektu baten bitartez aurkeztu behar dira, oroitidazki labur baten bidez ahal bada. Material grafikoak ere gehitu ahal dira (zirriborroa, argazkiak,edo bideo euskarriak) proposamena hobeto identifikatzeko.Epaimahai batek 4 proiektu gehienez aukeratuko ditu eta proiektu horiek sorkuntza prozesuan parte hartuko dute, artelanak egiteko. Proiektuak jasotzeko epea: 2017ko urriaren 1etik 31ra.

Sorkuntza fasean, tutoretzapean, Arte Gaztearen Lantegiak. Tutoreek aukeratutako lanak ikuskatuko dituzte. Lan horiek Montehermoso Kulturunean (Ur Biltegian) abenduaren 22tik 30era bitartean egingo dira. Prozesu hori publikoa izango da eta gasteiztarrek zuzenean ikusi ahalko dute.

Erakusketa fasea. Sortze prozesuan egindako lanekin erakusketa bat Montehermoso Kulturunean egingo da, 2018ko otsailaren 2tik 28ra bitartean. Erakusketa hori izango da proiektuaren bukaera, eta balio izango du prozesu osoari balioa emateko, bai arduradunei, bai laguntzaileei eta, bereziki, parte hartzaileei.

Sari bana emango da hautatutako proiektu bakoitzari. 300 euro, esku-dirutan, 200 euroko balea arte diziplinatako materialetan gastatzeko, eta hiriko artean adituak diren hainbat artistaren tutoretzapean taldeko erakusketa batean parte hartzea. Gainera, katalogo digital bat argitaratuko da, parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios