https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gazte Arte irabazleen erakusketa ikusgai izango da Montehermoson otsailaren 25era arte

Gazte Arte irabazleen erakusketa ikusgai izango da Montehermoson otsailaren 25era arte

Mikel Arranz, Sarai López, Leire Rojano, Nuria Pérez-Cárcamo, Maiela Zurutuza, Yurena Carrero eta Mikel Romero bere proiektuak garatu ziren lantegi irekietan

SERGIO EGUÍA

Gazte Arte Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak sustatutako lehiaketa da. 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako arte bisualen lehiaketa/lantegia/erakusketa da. Parte hartzeko edozein formatu erabil daiteke: pintura, eskultura, instalazioak, performanceak, happeningak, esku hartzeak, hiri artea, teknika mistoak, bideo-instalazioak edo komikiak. Hau da, objektu artearen edo materiarik gabeko artearen ekoizpena eta erakusketa izan daiteke, gai librekoa eta sorkuntza gune berritzailea sustatzea helburu duena.

Proposamena hiru fasetan egin da: lehiaketa bera, tutoretzapeko sorkuntza eta erakusketa.

Lehiaketa fasea. Lehiaketaren bigarren edizioak oso emaitza pozgarria izan du; izan ere, 46 gaztek hartu dute parte. Sarituak Mikel Arranz, Sarai Lópezek eta Leire Rojanok osatutako taldea, Nuria Pérez-Carcamo eta Maiela Zurutuza izan dira. Aurtengo edizioan bi accesitek ere parte hartu dute lantegietan: Yurena Carrero eta Mikel Romero.

Sorkuntza fasea, tutoretzapean. Salim Mallak eta Eloísa Montoyak komisario lana egin zuten abenduaren 22tik eta 30era arte Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian garatu ziren lantegi irekietan. Denbora horretan gure artista gazteek bere proiektuak egin zituzten obra fisiko bihurtzeko. Hori izango da erakusketaren oinarria.

Erakusketa fasea. Orain, egindako lanekin erakusketa bat aurkeztuko dugu Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan. Erakusketa hau izango da proiektuaren bukaera eta baliagarri izango da prozesu osoari balioa emateko, bai arduradunei, bai laguntzaileei, eta bereziki, parte hartzaileei.

Mikel Arranzek Ustekabeko Batuketak izeneko proposamena aurkeztuko digu. Proposamena horrek batuketa aleatorio bat dauka oinarrian. Lantegietara hurbildu ziren pertsonak proposatuko hitzak izan ziren abiapuntu: ate irekien jardunaldietan zehar sartzen zituzten objektuei, izaki bizidunen atalei eta testuinguruari buruzko hitzak, paperetan idatzita, kutxa banatan; Mikelek kutxa bakoitzeko paper bat hartzen zuen ausaz, eta berez ustekabekoa zen lana sortzen zen.

Sarai Lópezek eta Leire Rojanok osatutako taldeak Monotipoa Gatazka Mugak Kolektiboa Zoria Lankidetza proiektua aurkeztuko du. Beste grabatuaren teknikak ez bezala, serieko ekoizpena lortzen dutenak, monotipia plantxa bakoitzeko inpresio bakarra lortzean datza, hau da, bakarrik eskuratzen da estanpazio bat orrian. Lan honek lankidetzan egindako prozesuaren adierazgarria da, helburu bera daukaten bi buruk: taldeak egindako monotipoa. Monotipo horretan biak elkartzen dira elkarrizketa piktoriko bat sortzeko.

Nuria Pérez-Cárcamok ikus-entzunezko proiektua aurkeztuko du, merkataritza sistema gaiztoan eta korapilatsuan esplotatu ahal izateko emakumea eta ingurune naturala objektu bihurtuaren inguruko instalazio itxura duena. Papaver proiektuak Papaver Somniferum landareari egiten dio erreferentzia, mitxoletari (lo-belarrari), hain zuzen. Opioa eta horren eratorriak ekoizteko, hau da, gizakiek bizi iturri naturala maneiatu eta gero mozkina eta boterea lortzeko tresna bihurtuko dute mitxoleta.

Komorebi hitza japonieratik dator eta zuhaitzen hostoak zeharkatzen dituen eguzki argiari egiten dio erreferentzia eta proiektuari ematen dio titulua: izadiak eskaintzen dituen une iragankorren gozamena. Ekialdeko eta mendebaldeko kultura ere elkartzen dira, mendebaldeko kaligrafia eta ekialdeko olerkariak egindako olerkiak erabiliz, baina beti ekialdeko filosofiari eta estetikari begirunea erakutsiz.

Aurtengo edizioan 2 accesitek parte hartu dute lantegietan eta erakusketan ere bere lana ikusteko aukera izango dugu:

Yurena Carrero Introspezioa performancearekin, horretan dantzatzen zuen eta, era berean bere gorputza erabiliz margotzen zuen ur biltegiko lurrean bertan kokatuta zegoen mihise erraldoi baten gainean.

Eta, azkenik, Mikel Romero, XXI. mendeko anaglifoak izena duen proiektuarekin, Hainbat filtroz eginiko bi argazki bata besteraren gainean ezarritako irudiak dira anaglifoak. Kristal gorria eta urdina dauzkaten betaurreko bereziak erabili behar ditu ikusleak. Teknika hori XIX. mendearen amaneran eta XX. mendearen hasieran erabilzen zuten eta Mikelek ezagutarazi zigun, lantegietara hurbildu ziren pertsonei anaglifoak egin zizkien.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos