Gaurko gazteak

Joan den mendeko erdialdean, ni bizi nintzen lekuan, gure gizarte mailako gehiengoak pentsatzen zuen emakumeok hezkuntza merezi genuela, baina hezkuntza mugatua. Noski, emakume batek irakurtzen eta idazten jakin behar zuen. Aurrerapen bat zen, iraganarekin alderatzen badugu. Horretaz gain, lau erregelak erabiltzen jakitea ere beharrezkotzat jotzen zen. Horrela esaten zitzaion batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiten jakiteari. Beste aurrerapen bat.

Publicidad

Bi aurrerapauso horiekin batera bazegoen hirugarren bat ere. Sasoi hartako emakumeok orotariko kultura pitin bat ere behar genuen. Zer zen hori? Zehaztu gabeko zerbait, adibidez, Amerika non zegoen jakitea edo egon bazegoela zientzia izeneko zerbait. Horiek ziren helburuak, erlijioa aparte utzita, noski.

Gure kasuan, gurasoek beste pauso bat ere jotzen zuten beharrezkotzat. Emakume batek, pentsatzen zuten gure gurasoek, ofizio bat behar zuen, lanbide txukuna lortuko bazuen. Hori da, agian, gurasoei gehien eskertzen diedana. Ez zidaten sekula esan nire zerumuga ezkondu ondoren lana uztea izango zenik. Normala, gure amak denda batean lan egiten zuela kontuan hartuta. Normala, baina ez hain ohikoa, bizitzan zehar egiaztatu ahal izan dudanez.

Zalantzarik gabe, gaurko neska gazteen zerumuga asko aldatu da, hobera aldatu ere. Eta halere, askotan entzun eta irakurtzen dugu gaurko gazteak gaurko gurasoak baino okerrago biziko direla. Hori pentsatzen du gazte askok, baita guraso askok ere.

Baieztapen hori ez zait niri hain begien bistakoa iruditzen. Orokorrean, gaurko gazteak aurreko belaunaldiak baino prestakuntza gehiago du, gehiago daki, denbora luzeagoz jarduten du ikasketen munduan. Beraz, esan daiteke guk baino gauza gutxiago izango dutela, diru gutxiago, adibidez, baina ez okerrago biziko direla.

Publicidad

Ez baita berdin izan eta eduki.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad