https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbon da jada etxez etxe janaria banatzen duen Uber Eats enpresa

Uber Eats-eko langile bat./Sonia Tercero
Uber Eats-eko langile bat. / Sonia Tercero

APPak Gloovo eta Deliveroo aplikazioekin lehiatu beharko du bere esparrua bilatzeko asmoz

UNAI SARRIUGARTE

Uber Eats erreminta asteazken honetan hasi da zerbitzu ezberdinak eskaintzen Bizkaiako hiriburuan. Etxez etxeko banaketa egiten duen janari aplikazioak ez du Uber garraio aplikazioak adinako arazorik aurkitu Bilbon funtzionatzen hasteko. Aurrerantzean, baina, Gloovo eta Deliveroo aplikazioekin lehiatu beharko du merkatuan; dagoeneko 120 jatetxe ingururi ematen die zerbitzua.

Uber Eats Madrilen hasi zen zerbitzuak ematen 2017. urtean. Harrezkero, hainbat dira enpresaren zerbitzuak erabiltzen dituzten hiriak. Bilbo Uber Eats-en zerbitzuak erabiltzen dituen hamazazpigarren hiria bilakatu da, eta urte honetan 30 bat hiri gehiagotara zabaltzeko asmoa daukate.

Erreminta honek bezeroentzako hainbat onura eskaintzen ditu. Esaterako, erabiltzaileak une oro jakingo du hiriko zein puntutan dagoen bere eskaria. Gainera, zerbitzu bakoitzak, gehienez, ordu erdi inguruko itxaronaldia izaten du. Baina ez hori bakarrik, erabiltzaile berriek aplikazioa erosoago ezagutu eta frogatzeko lehen hilabetea doakoa izango da. Zerbitzua eguneko 24 orduetan erabili ahal izango da, astelehenetik igandera bitartean.

Gaur egun Uber Eats 36 herrialde ezberdinetako 350 hiritan aurki dezakegu. APPak Uber multinazionalaren %16a irudikatzen du. Hala ere, zifra horiek etengabe aldatzen doaz, 'delivery' deituriko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen etekinak hazkunde izugarria izaten hasi baitira.

Bilboko Uber Eats erabiltzaileen artean jatetxe oso ezberdinak aurkitu ditzakegu; betiko jatetxeak janari azkarra eskaintzen duten multinazional askorekin lehiatuko dute.

Temas

Euskera