https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gaur eta bihar Bilboren urteurrena ospatuko dute 'Gau Zuria 2019' ekimenaren bitartez

Gaur eta bihar Bilboren urteurrena ospatuko dute 'Gau Zuria 2019' ekimenaren bitartez

Aurtengo edizioan hainbat proposamen eta ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da

UNAI SARRIUGARTE

Gaur eta bihar Bilboren urteurrena ospatuko dute 'Gau Zuria 2019' ekimenaren bitartez. Izan ere, 1300eko ekainaren 15ean hiribildua sortzeko hiri gutuna sinatu zen. Hori dela bide, urtemuga hori urtero gogoratzen da aire zabalean hainbat ospakizun antolatuz. Hiriko espazio garrantzitsu askok ohiz kanpoko itxura izaten dute. Aurtengo edizioan hainbat proposamen eta ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da: musika, arte eszenikoak, literatura eta argi zein soinu ikuskizun deigarriak.

Gau Zuria urtero Bilbon doan egiten den ekimena da. Abangoardiakoa, parte-hartzailea eta sostengarria den ekitaldia da. Hiriko zenbait espazio publiko eta pribatuetan hainbat jarduera eskainiko dira: kale, museo, eraikin eta azpiegitura ezberdinetan hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da. Gau Zuriak ikuskizun harrigarrian bihurtuko dute eguneroko errealitatea.

Bilbo gauez ireki da eta argiz jantzi egingo da. Egitasmo honen bitartez hiri-eszenatoki berriak ezagutzeko abagunea izango dute bisitariek. Gau Zuriak hiriko sortzaileen eta artisten lana sustatzea eta ezagutzera ematea du helburu. Hori dela bide, herri-ikuskizun eta puntako ikus-entzunezko teknologia erabiliko dute bisitari guztien zentzumenen gozamenerako.

Egitasmoaren antolaketan hainbat erakunde, enpresa eta elkartek hartu dute parte: Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoa, Deia, Iberdrola, Mutualia, El Correo, Bilboko Udala, Euskal Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Santiago Katedrala, ItsasMuseum Bilbao, Iberdrola, Euskalduna Jauregia, Albia Eraikina, Arriaga Antzokia, Santa y Real Casa de la Misericordia de Bilbao, Azkuna Zentroa eta Bizkaia Aretoa EHU.

31 ekitaldi eta jarduera egongo dira erakusgai ostiral eta zapatua bitartean: 'Sustraietatik' adierazpen artistikoa, hainbat artista euskaldunen musika emanaldia, jazz kontzertuak, antzerkiak, performanceak, argi eta soinu ikuskizunak edota orfeoi eta abesbatza ezberdinen abesti eta soinuak.