

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Lunes, 27 de enero 2025, 10:39
Bilboko Udalak antolatzen duen Ikusi eta Ikasi programaren XXII. edizioan izena eman nahi baduzu, jakin ezazu horretarako epea astelenen honetan amaituko dela. Beraz, interesa izatekotan, ikusietaikasi.eus web orrian sar zaitez gaur hori egiteko. Egitasmo honek euskarazko aisialdiko 64 jarduera eskainiko ditu 2 eta 11 urte bitartekoentzat otsailetik maiatzera bitarte. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, ekimenaren edizio berrian 'Makusi eta bere familia Pagasarrira joan dira', izan ere, Bilboko Udalak natura zaintzearen garrantzia azpimarratu nahi du.
Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak nabarmendu duenez, egitasmoaren helburua da «euskararekiko harreman afektiboa lantzea eta hizkuntza esperientzia positiboekin lotzea haurtzarotik».
Jakin ezazue Altzoan ikuskizunaren saioetan, 2 eta 3 urte bitarteko umeek eta haien familiek euskara gozatzeko aukera izango dutela, abestien eta esku-jolasen bidez. Familian tailerretan, aldiz, 4 eta 8 urte bitarteko haurrek, senideekin batera, hainbat eskulan egingo dituzte, hala nola txotxongilo-tailerrak eta itzaleko mozorro mitologikoak, artilea egitea eta zurezko panpinak margotzea. Azkenik, Lagunartean tailerretan, 9 eta 11 urte bitarteko haurrek, lagunekin batera, sukaldaritza-tailerrak eta mosaikoak egingo dituzte.
Halaber, jarduerak eta ikuskizunak ere eskainiko dira barruti zentroetan, hala nola 'Euskal Mitologia', 'Mugi zaitez' disko festa eta Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoen 'Atxis' eta 'Txanpon baten truke'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Despliegue de guasa e ironía por febrero en Santoña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.