Borrar
Urgente Un hombre resulta herido en un atropello en la N-634, a la altura de Etxebarri
Basque Culinary Centerren gastronomiaren sektore guztietako ordezkariak daude. E. C.

Gastronomiako nazioarteko ehun gazte bildu dira egunotan Basque Culinary Centerren

Bertako ordezkarien erdiak baino gehiagok Michelin izarren bat duen jatetxe batean dihardute lanean

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 4 otsaila 2020, 22:42

Comenta

Gastronomiako nazioarteko ehun gazte bildu dira egunotan Basque Culinary Centerren. Izan ere, duela aste batzuk iragarri genuenez Culinary Action! egitasmoak nazioarteko gastronomiaren talentu ugari uztartu ditu Basque Culinary Centerren. Bertan sukaldaritzaren joera berriak aztertzen dabiltza, teknologiaren rola eta etengabe handiagotzen dabilen sektore bati zelan aurre egin ahal zaion aztertuz.

Gastronomiaren esparruan gazte kualifikatuen belaunaldiak gero eta gehiago dira eta lehentasun berriak abiaraziko dituzten profesional hauek erakarri, uztartu eta aprobetxatzea lehentasun bilakatu da. Hortaz, Basque Culinary Centerrek etorkizuneko sukaldeburu izango diren sukaldari berriak omendu nahi izan ditu, baita eurei ahotsa eman ere. 100 ahots, ikuspegi eta ibilbide ezberdin nahastu dira egunotan Culinary Action!-ek antolatutako ekintzailetzaren aldeko topaketa esanguratsu honetan.

Nazioarte mailan aitzindari eta erreferente den erakunde akademiko honentzako oso garrantzitsua da gazteei ahotsa ematea. Izan ere, gastronomiaren ibilbide eta joera berriak zehaztuko dituzten belaunaldiak dira era euren kezkak eta ikuspuntuak entzutea ezinbestekoa da.

Bertan gastronomiaren sektore guztietako ordezkariak daude hala nola, produktoreak, sukaldariak, ekintzaileak, kudeatzaileak eta bestelakoak. Egunotan hainbat jarduera daude jorratzen: hitzaldiak, elkarrizketak, tailerrak eta mahai-inguruak, besteak beste. Iritzi eta ikuspuntu ezberdinak elkarbanatu, negozio-eredu eta joera berriak aztertu, kudeaketa erak ezagutzera eman eta merkatuko joera ezberdinak ikertzen dabiltza bertan.

Euskal sukaldaritzak bertan hainbat ordezkari ditu, hala nola, Koldo Manterola Elcano jatetxeko sukaldaria, Ane Berasategi Martin Berasategi jatetxeko komunikazio arduraduna, Ignacio Zuzulich Mugaritzeko sukalde burua eta Aitor Maiztegui sumillerra. Bertako ordezkarien erdiak baino gehiagok Michelin izarren bat duen jatetxe batean dihardute lanean.

Culinary Action! egitasmoa Donostiako Basque Culinary Center Zientzia Gastronomikoen Fakultateak jarri zuen martxan 2014. urtean eta gastronomiaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetan sortu daitezkeen sinergiak aurkitu eta sustatzea du xede.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gastronomiako nazioarteko ehun gazte bildu dira egunotan Basque Culinary Centerren

Gastronomiako nazioarteko ehun gazte bildu dira egunotan Basque Culinary Centerren