https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

19 gasteiztarrek 'Pertsonen Eraztun Berdea' proiektuari buruz duten ikuspegia ikusgai izango da Gasteizen

Datorren uztailaren 18ra arte ikusi ahalko da

PAUL PICADO

'Pertsonen Eraztun Berdea' erakusketan lanbide, adin eta auzo desberdinetako 10 emakumek eta 9 gizonek aukeratutako Eraztun Berdeko 19 eremu ikusgai egongo dira, hain zuzen ekimen horrek izan duen eragin soziala erakusteko.

Berez, Eraztun Berdearen 25. urteurrena ospatzeko programaren barruan egiten den erakusketa bat da, eta bere xedea eremu horren aniztasuna hirigunera eramatea da. Izan ere, nazioartean garrantzia duten hezeguneak daude, esaterako, Salburukoa, Natura 2000 Sareko eremuak, edo desagertzeko arriskua duten espezieka, hala nola bisoi europarra.

Azken urteetan zenbait sari lortu ditu nazioartean, baina erakusketaren helburua gasteiztarrentzat bizitzeko eta harremanetan jartzeko eremu gisa duen gizarte balio handia nabarmentzea da. Horrela, esan bezala, 19 pertsonek aukeratutako leku bereziak erakutsiko dira, sortu zirenetik nola aldatu diren erakusteko, eta Eraztuna zaintzen eta hedatzen bada, nola hobe daitekeen azaltzeko.

Erakusketa Loma Jeneralaren plazan egongo da kokatuta, eta irudiez gain, bideoak ere emango dira. Bideo horietan, pertsona bakoitzak leku horrekin duen harremana azaltzen du, eta gure hirigunean izan duen eragin handia adierazten dute. Udalaren sare sozialen bidez ere partekatuko dira erakusketa dagoen bitartean.

Beraz, erakusketara joaten denak, Eraztun Berdearen barruan dauden parke guztiak eta korridore ekologietako batzuk ezagutuko dituzte. Halaber, oraindik prestatzen ari diren beste batzuen berri izango dute; Larragorriko parkea esaterako.

 

Fotos

Vídeos