Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Lehiaketaren kartela.
Gasteiztarrak Arraun The World 2019 argazki-hizki lehiaketa martxan da

Gasteiztarrak Arraun The World 2019 argazki-hizki lehiaketa martxan da

Ostiralean hasi zen parte hartzeko epea, eta irailaren 21ean amaituko da

Paul Picado

Viernes, 21 de junio 2019, 23:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostiralean ireki zuten Gasteiztarrak Arraun The World 2019 argazki-hizki lehiaketan parte hartzeko epea, eta interesdunek euren lanak aurkeztu ahalko dituzte irailaren 21era arte. Antolatzaileek aukeratutako lanen egileek Durangoko azokaz gozatzeko aukera izango dute, izan ere, asteburu bat emango dute handik hurbil dagoen Garaiko landetxean, eta 100 euroko bonua emango zaie azokan bertan gastatzeko.

Gazteek ere parte har dezaten, bi kategoria ezarri dira: alde batetik, 18 eta 30 urte artekoa; bestetik, 30 urtetik gorakoak. Udazkenean, saritutako argazkien erakusketa bat egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, baina aurkeztutako gainerako argazkiak ere ikusgai izango dira pantaila digital batean. Bestalde, bidaia jendaurrean aurkeztu beharko dute, argazkien bidez. Hori Gasteizko lau auzotan egingo dute.

Hori lortzeko, dena den, uda honetan egindako bidaiaren argazkiak, eta egindako bidaia horren azalpen laburra aurkeztu beharko dituzte aldez aurretik. Horrela, hogei argazkiz osatutako proiektua eta argazki proiektu orokorra aurkeztu beharko dute, argazki bakoitzaren izenburua euskaraz jarriz. Bidaiaren azalpen laburrak 1.500 eta 2.000 karaktere artean izan beharko ditu eta parte hartzaileek helbide honetara bidali beharko dute: oihaneder@oihaneder.eus.

Ez dira horiek baldintza bakarrak izango. Lehiaketara aurkeztutako argazkietako bat sare sozialetara ere igo beharko dute, besteak beste Facebook., Twitter edo Instagramera, argazki-proiektuaren izenburua aipatuz. Horrez gain, argazkiak igotzean, #GasteiztarrakArraun etiketa erabili eta @oihaneder_etxea eta @gauekoak aipatu beharko dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios