https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizko Nazioarteko VII. Poesia Jaialdia izango maiatzaren 8tik 31ra

Gasteizko Nazioarteko VII. Poesia Jaialdia izango maiatzaren 8tik 31ra

Jaialdiaren helburua poesia Gasteizen hedatzea da, eta hainbat mintegi, errezitaldi, kontzertu eta poesia erakusketa antolatu dira

PAUL PICADO

Asteazken honetan Gasteizko Nazioarteko VII. Jaialdia hasiko da. Egun horretatik 31ra bitartean hainbat mintegi, errezitaldi, kontzertu eta poesia erakusketa antolatu dira. Jaialdiaren izena «Poetak maiatzean» da, eta helburua Gasteizen poesia hedatzea da.

Bertako poetek eta poeta gonbidatuek, eta poesiaren arloarekin lotutako elkarte, abeslari, musika-talde, antzezle eta dantzariek parte hartzen dute, eta eskoletan, Unibertsitatean, liburutegietan, tabernetan, merkataritza-zentroetan eta hiriko leku esanguratsuetan aritzen dira.

Horrela, asteazkenean, 18:00etan inaugurazioa izango da eta 19:00etan, Miguel Fernandezen «Ägora poética» izeneko soinu instalazioa irekiko da. Instalazio ibiltaria da eta kartoizko 26 kutxek osatzen dute. Egitura horietan pertsona bat edo bi sar daitezke, eta elementu elektronikoak dituzte norbait barruan badago egitura bibratzeko eta poetek beren poemak errezitatzeko kutxen barruan dauden pertsonentzat.

Besteak beste, Bernardo Atxaga, Gerardo Markuleta, Karmele Jaio, Jesús Camarero, Arantza Guinea, Angela Mallén, Elisa Rueda, Angela Serna, Edu Zelaieta eta Mary Zurbano poeten omenezko kutxak daude.

Ostegunean, Nieves Alvarezen «Poesía líquida» izeneko arte eta poesia instalazioa inauguratuko dute. Espiral bikoitza da, eta botila batzuk ere badaude, jaialdian parte hartzen duten poeten poemetan agertzen diren aditz batzuk idatzita. Ostiralean, Marcelo Diazen «Pulso almado, voz lignaria» izeneko erakusketa irekiko dute, eskultura eta poesia bateratzen dituena.

Temas

Euskera