Borrar

Gasteizko Gobernuak Lakua 03ko zelaia berritzeko obren kontratua esleitu du

Hamaikako futboleko, zazpiko futboleko eta errugbiko entrenamenduak eta partida ofizialak egin ahalko dira, eta lanak hasten direnetik 120 egunera burutuko dira

sergio eguía

Domingo, 24 de septiembre 2017, 02:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Tokiko Gobernu Batzarrak Lakua 03ko kirol esparruko futbol-zelaia berritzeko obren kontratua ALVAC SA enpresari esleitzea onetsi du, 657.413,70 euroan eta gauzatzeko 120 eguneko epearekin, lanak hasten direnetik; Mantentze Zerbitzuak (Carlos Zapaterok gidatzen duena) eta Kirol Zerbitzuak (Estíbaliz Canto da arduraduna) koordinatu dute kontratua.

Estíbaliz Cantoren hitzetan, “kirol-instalazioek denbora luzeegia eman dute geldirik, eta horren ondorioz mantentzeko premia handiagoa da garaiz eta behar bezala egin izan balitz baino”. Kirol Zerbitzuaren arduradunak azaldu duenez, gaiak “hasieratik kezkatu gaitu, eta horretan jardun dugu; lehiaketa honek erakusten du gure instalazioak eraberritzea gure lehentasunetako bat zela”. Cantok erantsi du “konpromiso sendoa” dagoela “gainerako kirol-instalazioetan ere urratsak egiten joateko”.

Zehazki, Lakua 03ko futbol-zelaietako batean belar artifiziala jarriko da, orain dagoenaren ordez, ez baita egokia jokatzeko, eta instalazioa osatzeko behar diren lanak ere egingo dira: soropila, saneamenduak, ureztapena, kirol-ekipamendua, etab. Hartara futbolean eta errugbian aritzeko prest utziko da.

Hamaikako futboleko, zazpiko futboleko eta errugbiko entrenamenduak eta partida ofizialak egin ahalko dira.

1999an ordeztu zen hareazko azalera belar artifizialekoaz, eta 2006an hasi zen hondatzen, erreaktibotasun kimikoko zepek sortutako sabeltzeak agertu baitziren. Aldez aurreko ikerketan hiru lagin hartu eta zelai osoa aldatu beharra zegoela ikusi zenez, horrek proiektua atzeratu egin zuen.

Laminaren neurriak 105 x 65 metro izango dira (6.825,00 m2). Ureztatze, saneamendu eta drainatze instalazioa ere berrituko da, eta barandak jarriko dira zelaia eta ikusleen eremua banatzeko. Orobat, behar den kirol-ekipamenduaz hornituko da futbol-zelaia: ateak, eserlekuak, banderatxoak eta inguruko baranda.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios