Borrar
Gasteizko enplegu anezketako parte hartzaileen ia erdiak lanean ari dira dagoeneko

Gasteizko enplegu anezketako parte hartzaileen ia erdiak lanean ari dira dagoeneko

Cristina González diputatua lan bilaketa aktiborako talde horiekin izan da

i.agote

Sábado, 10 de febrero 2018, 22:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gasteizko bi enplegu anezketan parte hartu duten pertsonen ia erdiak lanean ari dira dagoeneko, talde horiek oraindik bi hilabeteko jarduera aurrean duten arren. Guztira 42 langabetuk parte hartu dute bi anezka horietan azaroan abian jarri zirenetik, eta horietatik 19k lana aurkitu dute, dagoeneko.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatua Gasteizko enplegu anezketan izan da aste honetan, eta adierazi du laneratze datuek argi erakusten dutela erabilgarria eta eraginkorra dela foru gobernuaren enplegurako politika aktiboetako tresna hori. «Oso pozik gaude. Kontuan izan behar da anezkek bide erdia baino ez dutela egin, eta laneratze tasa ia % 50ekoa da, dagoeneko», esan du.

Enplegu bilaketa aktiborako talde biak koordinatzen dituzten teknikariekin eta taldeetako parte hartzaileekin izan zen González, gertu-gertutik ezagutzeko abian diren lehen hilabeteetan egindako lana eta denei «egindako ahalegina eta inplikazioa» eskertzeko. «Horrela jarraitzera animatzen zaituztet, anezkak emaitza onak ematen ari baitira, eta hala dela ikusten ari zarete».

«2016/2017 ikasturteko hiru anezken laneratze tasa %60koa izan zen eta, horregatik, aurten beste bat abiarazi dugu, laugarrena, arabar langabetu gehiagok atera diezaion onura tresna horri, agerikotasun handiagoa izateko, harreman sareak sortzeko, enpresetara bisitak egiteko eta lana bilatzeko orduan alboan norbait dutela sentitzeko», azaldu du.

Era berean, Gasteizko Udalak bitarteko materialak eskainiaz (aretoak, ordenagailuak eta abar) izandako lankidetza eskertu du.

Programa berezia

Gasteizko, Laudioko eta Oiongoenplegu anezkak azaro hasieran abiarazi ziren, Arabako alde behartsuetarako enplegu programa bereziaren barruan, 68 lagun lana bilatzen trebatzeko.

Koordinatzaile bat da talde bakoitzaren liderra, eta haren eskuetan jartzen ditu gaitasunak hobetzeko, lan merkatua aztertzeko eta enpresekin harremanetan jartzeko tresnak. Hiru hilabete hauetan, Arabako hiriburuko bi taldeetan guztira 42 langabetuk parte hartu dute: 24 emakume eta 18 gizon, 24 eta 58 urte bitartekoak, eta askotariko heziketadunak (DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate ikasketak eta abar).

Gaur egun, horietatik 19 lanean ari dira, eta beste bat berariazko prestakuntza jasotzen hasi da enpresa batean, bertan kontratatua izateko aukera duelarik.

Joan den udan, Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailaketa Santa María La Real fundazioak hitzarmen bat sinatu zuten lau anezka abian jartzeko foru gobernuak eskualderik behartsuenetan langabeziaren aurka jarduteko daukan programaren barruan. Haren finantzaketan Telefónica fundazioak eta Euskal Enplegu Zerbitzuak (Lanbide) parte hartzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios