https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizko ehun saltoki baino gehiago bisita birtualen bidez ikus daitezke dagoeneko

Bisita birtual baten adibidea./
Bisita birtual baten adibidea.

Bisita original hauei esker, saltokien lehiakortasuna hobetzen da

Merkataritza-sektorea digitalizatzeko programa abian jarri zenetik bisita birtualak sartu dituzte saltokien web-orrietan. Gaur egun, Arabako 169 saltoki daude digitalizatua, eta teknika horri esker, saltoki bakoitza barrutik ikus daiteke, 360 gradutan. Saltoki horietatik 126 Gasteizen daude.

Bisita horiek ordenagailuz eta gailu mugikorrez egin daitezke, bai Google bilatzailearen bidez, bai saltokien web-orrien bidez. Euskadi osoan Araban eta Gasteizen ezarri dute hobekuntza teknologiko hori, eta bisita birtuala jadanik dutenen artean, erdia baino gehiago (% 55) Udalaren laguntzaz baliatu dira. Aurten hamasei saltoki digitalizatzen ari dira.

Bisita birtual horien bidez, bezeroak aldez aurretik ikus dezake saltokia, nahiz eta helburua zuzenean ere ikustea den. Kontua ez da bakarrik online denda bat jartzea. Beste tresna batzuk ere jartzen dira eskura, kontsumitzaileen esperientzia aberasten laguntzeko, eta sustatzeko beste modu bat eskaintzen zaie saltokiei.

Zenbait saltokik beren eremu fisikoaren antolaketa aldatu dute, bisita horiek ematen duten informazioari esker. Bestalde, bisita birtualek bilatzaileetan duten posizionamendua hobetzen dute.

Azken finean, Arabako merkataritza eta zerbitzuen arloko enpresen lehiakortasuna hobetzea da helburua. Horrez gain, merkataritza-sektorea digitalizatzen ere lortzen da, izan ere, saltoki askok oraindik ez dute web-orririk, eta, beraz, ez daukate finkatuta ere online hedatzeko estrategia.

Bertako edozein saltokik parte har dezake bisita birtualen bidez digitalizatzeko programan, eta hori eginez gero, sektorea indartzen ere lagunduko da, lehiakorragoa izan dadin, eta kontsumitzaileen eskaera berrietara ere egokitu dadin.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos