https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizko Bataila gogoratzeko hainbat jarduera gaurtik hasita

Bisita gidatua egingo da gaur administrazio-batzarretako lehendakari eta alkateentzat

PAUL PICADO

1813. urteko ekainaren 21ean Wellingtongo markesak zuzendutako armada aliatuak Gasteizen irabazi zuen, eta horren ondorioz Frantziako armada Iberiar penintsulatik bota zuten. Bada egun horren omenez zenbait jarduera antolatu dituzte Vitoria 2013 Elkarte Historikoak eta Batalla de Vitoria 1813 Antzezpen Historikoaren Elkarteak.

Gaurko, bisita gidatuak antolatu dituzte baina Alaba Jeneralaren omenaldia, Gasteizko Batailaren IV. Nazioarteko Antzezpen Historikoa eta kontzertu bat ere antolatu dituzte datorren astebururako eta hil amaierarako.

Esan bezala, gaur, bisita gidatua egingo da administrazio-batzarretako lehendakari eta alkateentzat. Horrela, Gasteiztik abiatu eta Argantzun, Jundiz, Zuhatzu, Gamarra, Durana eta Santa Luziara joango dira, izan ere, bataila Gasteizen ez ezik, leku horietan ere gertatu zen. Horrela, hango bizilagunek bizi izandako egoera latza gogora ekarriko dute, eta bide batez, eremuko turismoa ere sustatuko da.

Datorren asteko ostiral, larunbat eta igandean izango dira ekitaldi nagusiak, besteak beste Gasteizko Batailaren IV. Nazioarteko Antzezpen Historikoa eta Bataila honen omenez antolatutako jarduerak ekainaren 30ean amaituko dira, Alaba Jeneralari egingo zaion omenaldiarekin. Egun horretan, gaita jotzaileen kalejira egingo da Andre Maria Zuriaren plazaraino, han baitago Batailaren omenezko estatua, eta han bertan kontzertu bat egingo da. Hor, John McLellan musikagile ospetsuak Gasteizko Batailaren heroien omenez konposatutako 'Heroes of Vittoria' abestia joko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos