https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek Mendizorrotzan ospatuko du FesTVal jaialdiaren X. edizioa

Martín Fiz, Gorka Urtaran eta Joseba Fiestras, astelehenean egindako aurkezpenean./Efe
Martín Fiz, Gorka Urtaran eta Joseba Fiestras, astelehenean egindako aurkezpenean. / Efe

Jai handi bat prestatuko dute kiroldegian

PAUL PICADO

Gasteizek lankidetza-hitzarmen bat sinatu du FestTVal jaialdiko zuzendariarekin Gasteizko X. Telebista Jaialdia antolatzeko. Hamargarren urteurrena izango da, eta hori ospatzeko, ekitaldi bikoitza antolatuko dute datorren irailaren 8an: alde batetik, ohiko amaierako gala egingo da, eta bestetik, zenbait musika-emanaldi izango dira. Oraindik ez dira emanaldi guztiak prestatu, baina Gasteizko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat izango da jai handi hau. Irailaren 3an hasi eta 9an amaituko da.

Hamar urte hauetan erreferentziako hiria bihurtu da Gasteiz ikus-entzunezkoen sektorean jaialdi honi esker, eta asmoa da hamargarren urteurren honetan ahalik eta gasteiztar gehienek parte hartzea. Horrela, hamargarren edizio honetako nobedade nagusia Telebistaren jaia da, irailaren 8an izango dena, Mendizorrotzako kiroldegian. Leku berean amaierako gala ere izango da.

Beste ekitaldi garrantzitsu bat 'Ponle Freno' izeneko lasterketa da, solidarioa delako, izan ere, izen-emateekin bildutako diru osoa trafiko-istripuen biktimen aldeko proiektu batera bideratuko da. Lasterketa 10 eta 5 km ibilbide bikoitza izango da hirigunetik eta izen-emateak 5 € balio du. Izena emateko azken eguna irailaren 9a izango da, dortsalak lehenago amaitu ez badira salbu.

Bestalde, sektore profesionalari berariaz zuzendutako programazioari dagokionez, besteak beste Vitoria-Gasteiz Film Office erakundearekin lankidetzan antolatutako jardunaldia izango dugu, hiriak ikus-entzunezko lanak garatzeko eskaintzen dituen aukerak azaltzeko.

Mahai-inguruak, hitzaldiak eta tailerrak ere antolatuko dira. Sarrerak erosteko, jardueretan izena emateko edo jaialdiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen, edo idatzi mezu elektroniko bat helbide honetara: info@festval.tv.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos