https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek 147 leku betetzeko Lanpostu Eskaintza Publikoa egingo du, bi deialditan

Gasteizek 147 leku betetzeko Lanpostu Eskaintza Publikoa egingo du, bi deialditan

SERGIO EGUÍA

Gorka Urtaran alkateak gaur iragarri du Udalak enplegu publikoaren eskaintza bikoitza egingo duela, goi eta erdi mailako titulazioa duten pertsonentzat, 147 leku betetzeko. Urtea bukatzear dela, udal gobernuak A eta B taldeetako 69 leku betetzeko LEP bat onetsi du, eta otsailean talde beretan beste 78 lanpostu betetzeko eskaintza onetsiko duela hitz eman du.

Duela urte erdi Urtaran alkateak iragarri zuen lanpostu eskaintza publikoen multzoan sartzen dira deialdiak, hiru urteko epean udalaren enplegu publikoaren aldibatekotasuna murrizteko xedea dutenak, gaurko % 37tik % 10era.

Helburu hori lortzearren, irailean hornikuntza-prozesua —karrerako funtzionarioek antolakundean hutsik dauden lanpostuak eskuratu ditzakete horren bidez— deitu zen A eta B taldeetarako, eta ia bukatuta dago. Hain zuzen ere, hornikuntzan hutsik geratu diren lekuak eskainiko dira LEPean, bi deialditan: 2017ko abenduan eta 2018ko otsailean, bi urteetako berritze-tasa baliatuz. Deialdi bikoitza izan arren, lanpostuak betetzeko hautatze-prozesu bakarra egingo da, 2018an.

Gaur Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi duen lehen deialdian, lanpostu hauek eskainiko dira, besteak beste: administrazio orokorreko teknikariaren 4 leku, ingeniari teknikoaren 5 leku, arkitekto teknikoaren 5 leku, gizarte langilearen 7 leku, kudeaketa teknikariaren 7 leku, eta ekonomistaren 2 leku.

2018an beste LEP bat egingo da administrazio-langileentzat (250 leku) eta Udaltzaingoan 23 leku betetzeko beste bat

Orobat, Gorka Urtaranek iragarri du urtarrilean izapideak abiaraziko direla Udaltzaingorako beste LEP bat egiteko, 23 lekurena.

2018an, halaber, udal gobernuak C, D eta E taldeetako (administrazioko eta lanbideetako langileak, besteak beste) hornikuntza-prozesua eta lanpostu eskaintza sustatuko ditu lehen seihilekoan, gutxi gorabehera 250 lanpostu betetzeko.

Agintaldi honetan, udal gobernuak lanpostu publikoaren zenbait eskaintza egin ditu: Udaltzaingorako 32 leku, suhiltzaileen 15 leku eta inspektoreordeen 5 leku. Bestetik, Udaltzaingoko lehen agentearen 14 lanpostu betetzeko barne-sustapena egin da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos